Aietxura hurbiltzen diren mendizaleak Aldaxur, Olotoki edo Aritzgaña bezalako mendiak igotzera joaten dira. Hala ere, Urraul Goitiko herrixka honetatik paseatzen den edozein mendizaleren begiak Errasa haitzaren horma ikusgarriei lotuko zaizkie ezinbestean. Hala ere, gutxi dira balkoi bakarti honetara hurbiltzen direnak.
Aietxuko ibarrean artean Errasa toponimoari eusten dioten tokiak: Rajako baseliza, Rajako txarakardia, Errezlanda mendia (Errasa-landa), etab. Horiek guztiak XV. mendean desagerturiko herri baten arrastoak dira. Kondairak dioenez, Errasako azken bi emakumeak Aietxura eta Itzallera joan ziren bizitzera, eta horregatik Errasako parajea bi herri horien jabegoa da egun.
Errasa Haitzaren igoerak ez du aparteko arazorik, baina azken metroak deseroso samarrak izan daitezke. Lapiaz maltzur batek, ezpel are maltzurragoen laguntzaz, arreta jartzera behartuko gaitu. Arramazkada batzuk izanen dira talaia bakarti honetaz gozatzearen truke ordaiandu beharreko prezioa. Txangoa borobiltzeko, Burruxulain (1221m) edo Aritzgaña (1246m) hurbiletara joan gintezke.
Komentariorik ez..
Near targets
Aritzgaña mendia (497 m.ra) · Errasa/Raja (suntsituta) eraikina (769 m.ra) ·