Castellar mendia

inaxio·k

2009/09/28 - 08:30

Behe aldetik ikusita, Cerradako bidetik
Behe aldetik ikusita, Cerradako bidetik ©inaxio (20090924)
2660 klik
Altuera:1.292 m
Beste izenak:
  • El Castellar
  • Kastellar
  • El Fallar
Mendialdea:Leire
Abiapuntuak: Leireko Monastegia
Lurraldea:Nafarroa

Leireko Monastegiaren gain aldeko amildegietan nabarmentzen den haitz sorta batek osatzen du El Fallar mendia Hegoaldeko isurialdean. Hiru haitz ematen dute behe aldetik ikusita, ezker aldeko biak meharrak eta eskubi aldekoa sendoagoa; eskubiko hau da tontorra eta ezkerrekoa berriz, zutik egon ezin duen haitz multzo harrigarri batez burututako burkaila. Goiko ikuspegia oso zabala da tontorra mendi-ardatzetik Hegoaldera irtenda dagoelako eta gainean zuhaitzak nahiko bakanduta daudelako. Bada burdinazko gurutze haundi bat bertan, eta baita txartelontzia izandakoaren oinarria ere. Tontorrera iristeko Cerrada mendatea nahiz Arangoitiko igoerako bidea erabil daitezke eta bi mendate hauek lotzen dituen xenda bihurria erabili gero (harripilak eta pintura marka ugari), tontorretik oso gertu pasatzen baita. Izena SITNAren mapa topografikotik jaso dut, eta ez dakit zuzenena bera den. Mapa zaharretan lau era desberdinetan ageri da izen bera, itxura desberdinarekin: Hayar, Fayal, Fayar, Fallar, baina mapa berrienetan ematen du Castellar nagusitu dela (hala dio tontorreko gurutzeak ere).

Komentariorik ez..

Near targets

Rallar mendia (956 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints