Ekoiengo gainaEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Tontorra ©inaxio Haize erroten sail handi batek hartu du mendean mendi hau eta Erreniegaraino luzatzen den bizkar luzea. Errota hauetara heltzeko pista zabalek urratzen dute bizkar guztia eta horietan barrena ibili beharra dago bidea egiteko. Tontorrean bertan ere erpin geodesikoa porlanezko zutabe baten gainean dago, haize errotak baino gorago iritsi nahian-edo, baina zuhaitzez inguratuta dago eta ez bertaraino heldu arte ikusten. Basoa nagusi da bestela isurialde gehienetan. Bada beste tontor apalago bat ekialderago, buzoiduna, Kalaberagain izenarekin, hau ere haize erroten mendean gelditua.
|
![]() |
Izen aldaketa: Iriberri / Villanueva -> Ekoiengo gaina
Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Hiriberri (H-z, gazt. Villanueva) azpian dagoen Deierriko herriaren izena da, baina gailurrari hangoek Ekoiengo gaina esaten diote, hurbilago egondako etxalde ahitu bat izan zena gogora ekartzen diguna.
Villanueva (eusk. Hiriberri, con H-) es el pueblo del valle de Deierri que hay al pie de la cima, pero los lugareños la denominan Alto de Ekoien, en recuerdo de un poblado desolado que hubo más cerca."