Skip to main content

Dos Hermanas mendia

zuriain·k

2008/10/01 - 09:12

Dos Hermanaseko gailurra | ©zuriain (2008-10-01)
Altuera
862 m
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Piedramillera-Millarri
Lurraldea

Dos Hermanas Nafarroako hego-ekialdeko mendikate apal eta laburra da. Itxura ederrik izan ez arren, badu bere xarma: Millarritik igotzen den galtzada, ikuspegi zabalak... eta mendizale askok ibiltzen ez garen inguru batean izatea ere.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2010·ko Martxoaren 3·an - 11:56etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Dos Hermanas mendira igotzeko ez dauka zailtasun handirik. Herriko elizara abiatu eta bertan elizaren albo batetik, ur biltegira doan bidetxurra hartu eta tapatuta dagoen ubidetik joan. Ur biltegira iristean, aurrealdean azaltzen den sorora jetsi eta gurutzatu iparmendebaldeko norabidean, beste soro batera pasaz. Hemen kontuz eta arreta ipini behar da, soroaren iparraldean eta zuhaitzen artean, harripilez markatutako bidexka hasten da tontorreraino.
    Berez zailtasun handiena soroan hasten den bidexka topatzea da (harri pilez markatua dago).45min -tan gehienez jota,tontorrean zaude.
    Ondo izan.

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2010·ko Martxoaren 3·an - 17:25etan·an

    Kaixo, Mou. Ez zenuen argazkirik eginen zure txangoan? Nireak nahiko itsusiak dira, originalki ez ziren kamera digital batekin egin, eta arraroak gertatzen dira. Zeureak jarriz gero, nireak kenduko ditut...

  • account_circle

    mou·k bidalia 2010·ko Martxoaren 4·an - 09:21etan·an

    Kaixo Zuriain.
    Sentitzen dut, baina, ez daukat argazki kamerarik, hala ere, mendian ateratako argazki itsusirik ba al dago? Ondo izan.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi