Skip to main content

Collarada mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra hegoaldetik | ©inaxio (2002-05-22)
Altuera
2.883 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Villanua · Canfranc
Lurraldea

3000koa ez izanagatik mendi handia da Collarada, izan ere ez dauka parekorik urrutira arte eta Pirinioaren ardatz nagusitik nahikoa bereizita gelditzen da. Hori dela eta gainditu beharreko gorabehera oso handia da, 2000 metro ingurukoa Canfrac aldetik abiatuz gero. Bada halere Villanuatik gora autoz igotzeko moduko pista bat, La Trapako larreetaraino igotzen dena (baimena eskatu behar izaten zen garai batean behitzat Villanuako Udalean pistan gora joateko eta ez da hau beti egoera onean egoten -bidera jausitako harriak, urak urratutako tarteak e.a.-). Gorabehera horrez gain zailtasun handirik ez du: eskuak erabili beharra tontorraren inguruan, ekialdetik (Collaradeta aldetik) nahiz mendebaldetik (Los Campanales aldetik) igota. Ikuspegi zabala eskaintzen du inguruko lurraldearen gain, Ip-eko iboia inguratzen duen zirkoaren gainean bereziki.

Mendialdea*
Collarada

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Canfranc-etik Ip aintzirara igoera Canfranc 1100 m Jose

Komentarioak

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 11:44etan·an

    Mendi maitagarria, nire top 10ren partaide dudarik gabe. Jacako edozein zokotik ikusgarri azaltzen zaigu, bere kono forman. Gainera, mendi handietan gertatzen den bezala, igoerak badu txispa berezi hori, zailtasun eran.
    Lehenengo gauza Villanuako udaletxera bisita bat egitea izango da, bertan La Trapako pista erabiltzeagatik permisu berezia eskatu beharra baitago. Burokrazia asuntu bat besterik ez da, ez baita ezer ordaindu behar. Soilik, pista erabiliko dugun eguna adierazi bertako neska jatorrari eta kitto. Las Guixas koben etxetxoaren ondoan dago pista, hasieran asfaltatua dena. Berehala bukatzen da alta. Pista ia ordu batean zehar erabiliko dugu, bi barrerak igarota. Eskubira ateratzen diren bidegurutze parea ekidin beti. Aspertzen hasten garenean iritsiko gara goiko txabolara. Bertan, Aragoiko udaleko funtzionario-artzaina egoten da sarritan, beraz ez ahaztu udaletxeko papertxoa.
    Collarada momentuz, ezkutaturik. Txabolaren atzekaldean hasten da pista, kainez markatua. Goiko terrazara ateratzea lehen jomuga, nahiko gogorra gainera nahiz eta hasieran egon. Gora irten eta, jada, Collarada gure aurrean, urruti oraindik ere. Hemen mendebaldera begiratu eta Aspeko mendizerra ikusiko dugu, destakatzekoa Lecherines izanik.
    Belardian gora hurrengo pausua, xenda ia ezabatuz. Behin belardiak gaindituz, aurrean dugun aldapa ekidin eta beste aldeta igaro, kairnak jarraituz. Zig zag batean iritsiko gara beste terraza batera, los Campanales aldera. Collarada geroz eta gertuago. Atsedena egiteko toki aproposa.
    Korridore famatua gure begiekin ikusiko dugu jada, aspektu itsusia duelarik, askotan Jacatik iruditu zaigun bezala. Bertara hurbildu bide laboriotsu batean, askotan labanduko garelarik. Makila eramatea gomendatzen dizuet paraje honetan, arras lagungarria izanzo zaizuelakoan. Korridorea ez da hain zaila, baina bai arriskutsu kutsu batekin. Eskuekin lagundu beharra askotan, harriz harri ibiliko gara. Nire ustez, kontu handiagoa eduki behar da jaisterakoan, batez ere harri solteekin. Lepo txikian, iparraldera, gure oinetan izango dugu Ipeko laku zoragarria. Eskubian zilindroa eta buzoi bitxia. Panoramika, hego haizea lagun baduzue, itzela. Oroitzekoa benetan. Jaitsieran, arretarekin igaro korridorea.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi