Ingurune ederrean kokatuta dago Burdindogi, basoak, gehienetan pagadiak, menderatutako eremu zabal baten erdian. Baditu inguruan beste hainbat gain bere artean babesten dutenak, hainbat mendikateren elkargunea baita. HE.an Leateko Gaina eta Goitiko Gaina (Goitean), azken hau gain nabarmen eta borobila, Katalagoan egon ez arren buzoia duena. H.ko katean Urdanatz eta Baratxueta / Usetximendi hurrenez hurren, Katalogoko mendiak biak eta ibilbide berean bisitatzeko moduan. IMan, berriz, Eride Gaina, eta Zuriain aldera abiatzen den bizkar luzea. Tontorretik gertu dagoen SantoKristoren Ermitak eman dio seguraski gainontzekoen artean nabarmentzeko aukera. Mendekosteko astelehenean ospatzen da (zen?) bertan erromeria. Pagadiak eta han hemenka sakabanatutako aritz zaharrek estaltzen dute erabat tontorra eta honen ingurua. Gandorrean iparraldera jausten den aldapak agerian utzitako haitz bakan batzuk, tontorraren pare gelditzen direnak. Tontorra atzemateko hildako mendizale baten oroimenez ezarritako buzoia jasotzen duen haitza bilatu beharko duzue, gandorreko haitz lerroari jarraituz. Inguru horretan ibiltzeko komenigarria da iparrorratza edo GPSa eskura izatea, inguruko basoak eta orografia apalak orientazioa zailtzen baitute.
Oso gertu (< 1.000 m)
BURDINDOGI 1 ekialde trikuharria (120 m.) · BURDINDOGI 2 mendebal trikuharria (163 m.) · Burdindogiko Santo Kristo eraikina (177 m.) · BURDINDOGI tumulua (204 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Baratxueta - Iragi - Goitiko Gaina - Burdindogi - Urdanatz | Egozkue mendatea | 1000 m | inaxio |
Burdindogi eta Goitiko Gaina | Egozkueko mendatea | zuriain |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
BURDINDOGI 1 ekialde trikuharria (120 m.) · BURDINDOGI 2 mendebal trikuharria (163 m.) · Burdindogiko Santo Kristo eraikina (177 m.) · BURDINDOGI tumulua (204 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Bazirudien mendi honek gauza
zuriain·k bidalia 2008·ko Martxoaren 28·an - 12:47etan·an
Bazirudien mendi honek gauza bakarra falta zuela, ikuspegi zabalagoak izatea, dena baso -ezin ederragoz, hori bai- estalita baitago. Bada, buzoiak dauden harritik iparraldera segiz gero -bidexka bat dago, eta kairn batzuk- balkoi izugarri batera iritsiko gara, nondik ikuspegi polita izanen baitugu inguruko mendien gainean (Xuriain, Egide, Erregerena...)