Skip to main content

Bohokortea mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Bohokortea joan | ©Lagrole (2016-05-01)
Altuera
1.214 m
Beste izenak
Bohokortia
Zerrenda
Abiapuntuak
Ahüzki · Donaixti-lbarre

Arbailako mendimultzo malkartsuan Bohokortea salbuespena dugu bere bizkar luze, leun eta belartsuarekin. Haren oinetan Ahuzkiko iturri ospetsua aurki dezakegu. Haren uraren ahalmen diuretikoak aspaldidanik dira ezagunak, kondaira ugari lekuko. Iturrian bertan Xubererazko esaldi hau irakurtzen ahal da: "Bortian Ahüzki hur honak osoki" (Ahüzkiko larretokian ur guztiz ona, batuaz)
Mendikatea iparralderantz luzatu ahala malkartu egiten da, kareharria hegi eta gainez jabetu, oihana nagusitu (Arbailako basoa Europako Interesakoa da) eta bideak desagertu egiten dira. Kontu handia hartu behar da mendi hauetan, batez ere elurra edo lainoa izanez gero, berez nahasi eta zaila den ingurua guztiz arriskutsua bilakatzen baita halakoetan.
Bohokortearen oinetan Elzarreko poljea dago, hondo berdeko krater erraldoi baten antzekoa. Haraino jaisteko Inharpu lepoan hasten den pista har daiteke, baina interesgarriagoa da iturritik igaro eta Bohokortia hego-mendebaldetik inguratzen duen bidexka markatua. Bohokortiako gailurretik panorama ezin zabalagoa izanen dugu Iparraldeko mendien gain, baita Pirinio hurbilen aldera ere.

Mendialdea*
Arbaila

Oso gertu (< 1.000 m)

ILHASTERIA 1 tumulua (953 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Urriaren 21·an - 11:44etan·an

    Kondaira anitzen iturria dira Ahuzki inguruko parajeak. Ezagunenetako batek dio artzain batek orein bat hil zuela. Lur haietako jaunak, su eta gar, torturatu egin zuen: Upel handi bat Ahuzkiko urez bete, eta osorik edanarazi zion artzainari. Honek, baina, edan ahala pixa egiten zuen, eta upela agortuta, lehen baino itxura hobeagoarekin jaiki zen tortura mahaitik, uren ahalmen sendagarriak baieztatuz.
    Hau ez da inguru honetako kondaira bakarra. Bohokortearen hego-ekialdean dagoen Azalegiko harpean herensuge bat bizi zen, abereak jan eta inguruko herrietan izua zabaltzen zena. Altzaiko gazte batek herensugea pozoitu eta piztiak itsasora alde egin zuen inoiz ez itzultzeko.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ILHASTERIA 1 tumulua (953 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi