BianditzEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Tontorra ©Enezubi Bianditz Oiartzun ibaiaren bailarako tontorrik garaiena da, Aiako Harria baino metro batzuk altuagoa baita. Gain soila du eta erraz irits daiteke bertara, errepidea gertu gelditzen baita. Gertu ditu zerrendako beste hiru tontor: Aiako Harria bera, Bunaniarri eta Zaria. Inguruko lepoetan ugariak dira historiaurreko aztarnak, mairubaratzak batez ere (Oianlekukoak esaterako). Badu ezagutzea merezi duen beste inguru polita ere: Artikutza. Artikutza Donostiako lurretan dagoen auzo txikia da, izen bereko urtegiaren ondoan. Urtegia dela eta ingurua nahiko ondo babestuta egon da urte askotan zehar eta egun baso aberatseko ingurua da. Errepidea bertaraino iristen bada ere ezin liteke autoz joan, Donostiako Udalaren baimen berezia izan ezean. Oinez ordea ibil daiteke barruti osoan zehar. Elama errekaren bailara ere ibiltzeko leku aproposa da (Miguel Angulok gomendatua _Gure Mendietako Bide Ezezagunak_ liburuan). Mikel Laboaren Trabuko abestiko Berdabio baserria ere inguru honetan da. Bailara honen beste berezitasunetako bat EHn euri gehien egiten duen lekua izatea da. Hauek denak gogoan hartzea komeni da ibilbide eder bat osatzeko orduan. Oiartzungo HOBIE elkarteak hauek denak jasotzen dituen mapa ederra egina du. Irudi honetan ageri diren koloreak baso mota adierazten dute. Urdina pagadiari dagokio eta, ikus dezakezuenez, Artikutza eta Elamako ibarrei dagokien eremu osoa hartzen dute ia.-->
|
![]() |
Haurtzaroa gogora
Gehien igo dudan mendia izango da, Adarra, Aia eta Erniorekin batera.
Oso bisitatua izan arren, Donostialdeko haur ugari bertan hasten dira lehen pausuak ematen, mendi oso polita da.
Tourné bat egiteko oso aproposa da: Aritxulegitik hasi, Erenga igo (Ez dakit zergatik ez dagoen zerrendan, 770 m) eta Bianditzen bukatu. Jeitsiera Bianditzeko mendatera. Egun argi bat merezi duen tontorra da, bistak horrelakoak baitira.
Mendi ederra
Nahiz eta altuera gutxiko mendia den, oso aproposa da egunpasa joateko. Bertara neguan edo udazkenean joatea gomendatzen dut dena elur geruza edo bailara inguratzen duen pagadia gorriz jantzia ikusi daitekelako.