Skip to main content

Belabarsaitsa mendia

zuriain·k

2010/06/26 - 21:16

Belabarsaitsa Sanzolotik | ©zuriain (20100626)
Altuera
1.280 m
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Izaba · Belabartze
Lurraldea

Izabaren gainean malkar ikusgarriak amiltzen dira, kareharrizko gandor zorrotzak, iritsiezinak itxuraz ibarretik. Haietan "Ateak" zabaltzen dira, lehen errekak eta orain bide eta errepideak lerratzen diren zirrikituak. Belagoako ateak Ardibidegaina eta Belabarsaitsaren artean zabaltzen dira. Belabartzekoak berriz, Belabarsaitsa eta Ezkaurretxikiaren artean.
Bai Erronkaritik bai Belabartzetik, Belabarsaitsa eta bere bikia den Sanzolo (Sanzoilo, Sanzol) guztiz mendi erakargarriak izan arren, ez dira inongo gida edo liburutan agertzen, eta haietara iristeko bideak erabat itxita daude. Egun, gailur bakarti hauetara iristea lan izugarria da: malda handiak, landaretzak eta malkarrek bat egiten dute mendizaleari oztopo gaindiezinak jartzeko. Mendietako eroentzat bakarrik gomendaturiko mendiak, beraz.
Mikel Belaskoren hiztegian irakurtzen dugu Saitsa hitza "saihetsa", "hegia" dela Erronkariko hizkeran. Belabar hitzak berriz, "Bele", "Belar" edo "Ibar"ekin izan lezake harremana.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2010·ko Ekainaren 29·an - 19:47etan·an

    etimologiatarako beste proposamen bat: bele + baratze + aitza, alegia, Belabartze(ko)aitza.

  • account_circle

    mou·k bidalia 2013·ko Uztailaren 17·an - 12:17etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Jakin gura nuke ea Belabartsaitsa eta San Zolo mendiak egiteko zein den biderik egokiena, irakurri bait dut nahiko mendi deserosoak eta zikinak daudela tontorrera iristeko. Azkenaldian norbait bertan izan bada, eskertuko nioke idaztea egiteko asmoa bait dut.
    Besterik gabe Aio.

  • account_circle

    mou·k bidalia 2013·ko Abuztuaren 6·an - 11:20etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Aurreko igandean izan nintzen bertan eta kotxea errepideko 2.8.km-an utzi eta aurrealdean dagoen zelaitik basoan sartzen den bidetxur bat ikusiko duzue. Bide honek gutxira bat egiten du GR-arekin eta ondoren pista batera heltzen da uneoro beherantza goazelarik. Pistan eskuinera jo eta gutxira ikusiko duzue eskuinean bide baten hasiera arrasto gorri urdinak dituelarik, berau Artekomendia lepora eramanen gaitu. Bertan egonda hegorantz jo ezkerrera basoan barrena sartuta hasieran zuhaitzak mozteko makinek egindako bidetik, baina gutxira utzi eta zuzen jo gorantza basoan eta ezpelen artean. Igoera honek duen zailtasun bakarra malda pikua da bestela ez du zailtasunik. Gainaldera iritsita harkaitz handi batera iritsiko zarete eta nik egin nuen, erdialdean harkaitzak ebakidura antzeko bat dauka eta bertatik igo, kontu handiz, bereziki jetsieran eta honek zuzenean arazorik gabe berehala tontorrean uzten gaitu. Jetsieran kontu handiz ibili, pasarte horretan bereziki eta Artekomendia lepora iritsiko zarete.
    Nahi izan ezkero Iparrean dagoen San Zolok aukera errexago bat eskeitzen du, horretarako kotxe ondoan ikusiko duen Francisko Mayo txabola eta bertatik basoan sartu eta hego- hego mendebalderantzko norantzan gora jo, arazorik gabe eta gainaldean garoz betetako zelai batera iritsiko zarete. Bertan gorantza begiratu eta harkaitz handi bat ikusiko duzue bertara igo behar da. Horretarako, zelaian gaudela gora jo ezkerretik ezpelen arten baina ondo eta harkaitzera iritsita berau pasa arazorik gabe ezkerretik inguratuaz. Iada gandorrean gaude eta bertatik totnorrera ez dago arazorik, gainera bidetxur bat dago, bakarrik bukaeran zertxo bait isten da bidea, baina ezerrez. Tontorrean paisaia paregabea.
    Igoera erraza azken hau bereziki.
    Besterik gabe aio

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi