BardoitzaEnviado por zuriain el 2008, Octubre 1 - 11:19.
![]() Bardoitzako (Eraul) gailurra (1110m) ©zuriain Zaila da Bardoitza mendiko gailurra kokatzea. Alde batetik, Urbasako zonalde honetan ez dago gorabehera handirik eta ez da erraza punturik gorenak zehaztea. Bestetik, badirudi Bardoitza zonalde handi bateko toki-izena dela, Limitaciones, Dulantz eta Otsoportillo arteko baso eta belardiak barnean hartzen dituena. Batzuetan Bardoitzako putzuen ondoko muinoa hartu izan da (1017m, UTM 30T 574543, 4741206) Beste batzuetan Eraul izeneko kota harritsua agertzen da Bardoitza izendapean (UTM 30T 574355, 4739094). Edozein delarik ere, Bardoitza ingurune ederra da, Historiaurreko monumentuz, baso trinkoz, eta soro zabalez josia. Merezi du bisitatzea.
|
![]() |