Azalegi mendia

zuriain·k

2010/04/08 - 09:53

Azalegi Aritzelatzetik
Azalegi Aritzelatzetik ©zuriain (20100405)
2419 klik
Altuera:1.164 m
Beste izenak: Erlan
Mendialdea:Irati
Abiapuntuak:
  • Orbaitzeta
  • Arrazola
Lurraldea:Nafarroa

Orion lepoaren hegoaldean, Mendilatz-Mendizar katearen itzalpean, mendimultzo apal baina oso interesgarri bat hedatzen da. Azalegi da mendialde honetako gainik garaiena. Ekialdera, Azalegiko lepoaz bestaldean, Aritzelatz gaina aurkituko dugu, garaiera berdintsukoa, baina ez hain ikuspegi zabalekoa, zuhaitzek Iratiko oihanaren bista eragozten baitute.
Bi gain horiek bizkar luzeak bidaltzen dituzte hegoalderantz. Azalegik Berabezko gainean amaitzen den adar belartsua luzatzen du. Gain honetatik bedeinkatzen omen zituzten alor eta larreak Maiatzean. Aritzelatzek luzatzen duen katea Urkiarrieta gainean amaitzen da, Irati ibai jaio berriaren gaineko talaia ederra.
Mikel Belaskoren hiztegian irakurtzen dugu Azalegi izena "azeri" eta "hegia" hitzetatik datorrela. Aritzelatz izena, berriz, "haritz" eta "olatz"(ola) hitzetatik etor litekeela, baina ez du baztertzen lehen elementua "aretxe" (aratxe) hitzarekin harremana izatea.

Komentariorik ez..

Near targets

San Esteban eraikina (607 m.ra) · Oriongo astigarra zuhaitz aparta (795 m.ra) · Anbulolatz trikuharria (796 m.ra) · Oriongo hurritzak zuhaitz aparta (811 m.ra) · IBIAGA trikuharria (906 m.ra) · Hiru besodun pagoa (Orbaitzetan) zuhaitz aparta (924 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 21·ra, 21 guztira