Atazabal mendia

zuriain·k

2010/10/18 - 13:54

Atazabalgo Peina
Atazabalgo Peina
©zuriain (20101003)
2214 klik
Altuera:1.008 m
Beste izenak: Atazabalgo peina
Mendialdea:Aezkoako mendiak
Lurraldea:Nafarroa

Garaioa herriaren iparraldean, zaindari betilun baten antzera, Atazabalgo Peina -hala erraten omen diote herrian- zutitzen da. Izatez, Ugatreina gainak mendebalderantz luzatzen duen adar malkartsu bat besterik ez da Atazabal, baina nortasun nahikoa eta sobera du bisita bat merezi izateko.
Inguru karstiko batean izanik, gainaldea apur bat zailtzen duten lapiazaz gain, hainbat harpe ere zabaltzen dira Atazabalgo Peinaren inguruan. PR eder batek eramanen gaitu Garaioatik harri honen inguruak ezagutzera.
PR horrek 983 metroko talaia bateraino eramanen gaitu. Txangolari gehienek aski izanen dute hortik goza daitekeen paisaiarekin. Mendi bildumagile amorratuek ordea, larru apur bat utzi beharko dute ezpelen artean Atazabalgo benetako gailurreraino iristeko...

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints