Astenbelarra

zuriain-k sortua, 2010, maiatza 4 - 10:17
Garaiera 1001 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.564796, Y.4729912
WGS84 42.717106 N, -2.209964 E.
Abiapuntuak Biloria, Ulibarri
Gertu PISTA VILORIA eremu tumularra, Camino de Mendibela zutarria, SIMA (10) eremu tumularra, Zikilamendi mendia, San Kristobal ermita.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Astenbelarra
Astenbelarra ©zuriain

Nafarroako mendimultzorik zabalenetakoa izanik ere, Lokiz ez da urrundik ere aldameneko Urbasa edo Andiaren ospera iristen. Mendizaleek bisitatzen dituzten gain gehienak malkar ikusgarrietakoak izaten dira, bai Allingo ibarraren gainekoak (Sartzaleta, Lokiz...), bai Lana ibar itxikoak (Arnaba, Irasabela). Inor gutxi, baina, ibiltzen da Lokizeko bihotzeko gain eta larreetan barrena.
Horregatik interesgarriak dira Astenbelarra bezalako gainak: Lokizen barnealako bazterrak ezagutzeko aukera emateaz gain, malkarrek ematen duten zirrara eta perspektiba gozatzeko aukera ere ematen du.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

****

***

****

****

***

Lotutako orriak

Tontorra

Kaixo mendizaleok.
Aurrekoan bigarren aldiz saiatu nintzen tontorrera, hau da, argazkiak tontorra adierazten duten lekura iristen eta ezinezkoa egin zitzaidan. Behin goiko lepoan gaudela, Astenbelarra tontorra iristeko bide antzeko bat topatu nian mendebalderantz joaten. Sasi eta otea artean, bide antzeko honek, norantza hegoalderantz zihoan ta 5 minutu pasa ondoren, badirudi altuera handiena iristen da eta ondoren beherantza zihoan eta ezin izan nuen tontorra bezala adierazten den, balkoi zoragarri hoiek topatu. Bazekiat balkoiak non gelditzen ziren baina bertara joateko bide edo aukerarik ez nuen topatu.
Nondik joaten da??

Badirudi hemen agertzen den ibilbide horretan, azken metroak falta zaizkit, hau da, eskubira giroa egiten duen bukaerakoc momentu hori.
ondo izan AIO.

Kaixo. Ibilbidean hauxe

Kaixo. Ibilbidean hauxe jartzen du: "Markei jarraituz basoan sartu eta bide zabal bat ikusiko dugu. Bide hau igotzeari uzten dion arte jarraituko dugu. Orduan zuzenean sartuko gara baso itxian -lasai, 20 metro besterik ez dira, eta ez dira eman bezain izugarriak- berehala basoa zabaldu eta Astenbelarrako gailur harritsuan izanen gara."

Ulertzen dudanaren arabera, hegoalderantz doan bide +- zabal hori hartu zenuen, eta altuera galtzen hasi arte jarraitu zenion. Falta zitzaizun bakarra hurrengo urratsa zen: puntu horretan basoan zuzenean sartzea, mendebalderantz biderik gabeko 20 metro horietan. Pare bat minutu eta gailurrean. Hasieran badirudi ezinezkoa dela ezpelen artean pasatzea, baina lehenbiziko metroak besterik ez dira. Gero, bidexka estu eta tunel moduko batzuk daude, eta berehala gailurrean.

Hurrengoan baietz!

Mila esker

Kaixo Zuriain.
Astebukaera hontan saiatu nintzen berriz ere Astenbelarra tontorra topatzen eta azkenean lortu nuen, zuk emandako aholkuak jarraituta. Merezi du azken 20 metro horiek egitea, tontorretik dagoen paisaia ikusgarria da. Beraz mila esker zure aholkuengatik eta ondo izan AIO

Ez horregatik, mou. Segi

Ez horregatik, mou. Segi tontor horietan barrena!