Aspe

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 2643 m
Mendialdea Aspe
Kokapena ED50 30T X.699280, Y.4737630
WGS84 42.763445 N, -0.565790 E.
Beste izenak Pico de la Garganta de Aísa
Abiapuntuak Candanchu, Rioseta, Aisa.
Gertu Llana de la Garganta mendia, Borau, Pico de Lecherín mendia, Llana del Boso mendia, BARRANCO RIGÜELO trikuharria, BARRANCO RIGÜELO harrespila, CUBILAR DEL BARRANCO 3 trikuharria.
Lurraldeak Huesca.
Kategoriak EHMK.
images
Aspe
Tontorra aurrez aurre, iparraldetik ©inaxio

Mendi ederra da Aspe, ikusgarria du iparraldera erakusten duen aurpegia, eta beste hiru tontor nabarmenez lagunduta osatzen du katea: Llana del Boso, Llana de la Garganta eta Borau. Candanchu aldetik abiatuz gero bertako eski instalazioen pean ibili beharra dago, baina haiek atzera utziz gero oso ingurune polita da, karaitz hautsiez osatua. Ez zaio, elurrik gabe bederen, zailtasun handirik nabari, azken txanpan tarteka eskuak ere erabili behar izan arren.
Hauxe duzue Asperen itxura iparraldetik ikusita:

Irudiak

****

***

*****

****

*****

***

***

***

****

***

***

****

***

****

*****

****

***

****

****

****

***

***

****

***

***

***

***

****

**

***

***

***

***

***

**

***

***

Lotutako orriak

Kokapena zuzendu dut

Kokapena zuzendu dut GPSarekin hartu nituen koordenatuen arabera, nahiko akats handia zuen eta.

Bisaurin eta Collarada artean

Beti esana izan dut Auñamendi-Peñaforca katea gaindituz hiru tontor nagusi daudela ekialdera joanda: Bisaurin, Aspe eta Collarada. Hiruak mendi ederrak.
Aspe gainditzeko Aisako bailara bakartia ezagutzea gomendatzen dizuet gogotsu. Izen berbera duen herritik bada pista bat haranean gora doana, barrera batekin topatu arte. Jarraitu xenda eta berehala Saleraseko aterpezaharrera aterako gara, belardi zabalean barrena. Malda gogorrak jarraitu, beti ere zulo bitxia antzemanez Aspeko horman. Bertatik ekingo diogu harresiari arazorik gabe. Hemendik aurrera, harri karstikoan barrena goraka. Zonalde horretan adi harri multzoei, bereziki lainoa lagun baduzue, bestela ni bezala bukatuko duzue... .Aspeko lepora iristean, Candanchú bailara atzeman beste aldean eta baita ere bertara iristen den korridore latza. Hemendik, eskubira jo eta bide nahiko gogor batek eramango gaitu gandorrera. Behin gandorrean, harri multzoak ekidin eta panoramarekin gozatu. Aipatzeke, Llana del Bozo, de la Garganta eta Lecherineko puntak. Oroitzeko txangoa eguraldia lagun baduzue. Totalera 6 ordu inguru.

axpe

Aisia bailaratik txango polita da. Hasieran zelai amaigabeak eta bukaeran karst edo arrokak. Hauek erosioaren ondorioz labanak bezala dira. Ez da oso gogorra.