Arthanolatzeinaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
![]() Mendebaldetik ©inaxio Harsüdürra Pirinioen ardatz nagusitik bereizturiko mendilerroa da. Burdinkurutzetako lepoak mendebaldean eta Bagargiak eta Iratzabaleta lepoak ekialdean mugatzen dute mendilerro honen atal nagusia. Hegoaldetik ikusita, bizkar belastsu eta borobil samarrak dira, baina iparraldeo isurialdea -Mendibeltza izenekoa- ehunka metroko malkar ikusgarrietan hausten da Inartxuriko oihanaren gainean. Ugatze lepotik ekialderantz, mendikateak altuera galdu Mendikotziageko gandorrean barrena (Belozkarre, 1173m) eta Salteburia mendian amaitzen da, Larrañe gainean mazela erraldoi gorriskak amilduz.
|
![]() |
HAIZEA
Hauxe diot iazko abenduan egon ginelako aita eta biok haizea protagonista izanda. Eskaliers bidean ia botatzen gintuen lurrera... . Sekulakoa izan zen. Abiapuntu egokia Bagargiko mendatea da, Burdinkurutzeta pasata Larraura bidean. Basora sartzen den bidea hartu, beheraka doana. Ondoren, zelaiak hartu eta gora ekin inongo arazorik gabe. Eskubitara Escaliers izango dugu, buzoi ta guzti. Ezkerrean Arthanolatze, garaiagoa eta bista politekin ere. Totalera 2 orduko txango erraza baina oroitzekoa.