Arrigorrista

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1143 m
Mendialdea Iturrieta
Kokapena ED50 30T X.553449, Y.4739775
WGS84 42.806795 N, -2.347600 E.
Abiapuntuak Iturrieta, Erroeta, Opakua mt.
Gertu ALANGUA 2 trikuharria, ALANGUAKO LEPOA trikuharria, GAZTELAMENDI 2 tumulua, GAZTELAMENDI trikuharria, GAZTELAMENDI 1 tumulua, GAZTELAMENDI harrespila, ARRIGORRISTA II trikuharria, ITURRIETA tumulua, GAZTELAMENDI 2 trikuharria, ITURRIETA eremu tumularra, LARRAGORRI trikuharria, Larredez mendia.
Lurraldeak Araba.
Kategoriak EHMK.
images
Arrigorrista
Gandorreko bideko pasartea ©inaxio

Opakuako mendatetik mendebaldera luzatzen den ertz luzeko lehenengo tontorra da Arrigorristarena. Handik aurrera ertza apaltzen doa gora-behera handirik gabe Santa Elena aldera eta ibilbide luzeak egiteko aukera eskaintzen du, basoak, lapiaza eta larreak tartekatuz. Pagadiak estalita dago ia erabat Arrigorrista, iparraldeko amildegiak eta ertzeko zenbait pasarte salbu. Erraz hel gaitezke tontorrera Opakuako mendatetik, bertan dago-eta. Eguraldi ona denean jende asko izaten da mendate horretan eta uda partean kanpaleku gisa erabiltzen du jende askok (baimendutako eremua da). Ingurune ederra da noraezean ibiltzeko, galtzeko erraztasun handiak ematen baititu.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****

****

***

****

****

***

***

***

***

****

***

***

**

**

**

Arrigorrista

Beste ibilbide polita badago Onraita/erroeta herritik oso erreza,handik hartzen da mendilerrotik zuzen zuzenean eta atxuri puntatik joaten da arrigorristaraino galdu gabe heltzen da apur bat luzeago,ordu bat ta erdi gitxi gora behera egitena da,ibilbidea oso polita,eta guztiz erreza.Ikuspegiak,nola ez paregabeak dira

Arrigorrista

Nahiz eta motza izan (20 minutu) oso igoera polita da Opakuako portutik egin dudana gaur goizean eta ondo seinalatuta ere, marka gorriak daudelako zuhaitzetan.