Arburu

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1045 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.548359, Y.4730971
WGS84 42.727858 N, -2.410606 E.
Abiapuntuak Atauri, Zekuiano, Maeztu.
Gertu Santo Kristo ermita, Atauri herria, Andra Maria eliza, Peñalascinco mendia, Oteo errota, Zubibidea zubia, Soledad ermita.
Lurraldeak Araba.
Kategoriak EHMK.
images
Arburu
Tontorra ©Enezubi

Sabando, Zekuiano, Leortza, Maeztu eta Atauri artean gailentzen den mendialde eder bat bada, isurialde gehienetan ertz amilkor batez ebakita dagoena. Gainaldean haritzez tartekatutako larre harritsuak dira nagusi, "dehesa" itxurako paisaia eratuz leku askotan; orografia zakarragoa den eremuetan basoa eta sastrakadia nagusitzen da, pagadia ere bai leku batzuetan. Gora-beherak ez dira handiak eta karaitzezko mendialde horretan beheragoko bailaratatik gehien nabarmentzen diren ertzak dira izenez seinalatuta gelditu direnak. Nabarmenena Arburu hau da, eta mendialde osoa izendatzeko ere erabiltzen da. Sabando aldeko amildegian dago kokatuta eta erpin geodesikoa eta txartelontzia dauzka. Mendibiribil izeneko beste gailur bat dauka iparraldean, eta Santa Ageda izeneko beste bat hegoaldeko ertzeko haitz batzuetan, urrutira gabe.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

***

****

***

***

****

**

Lotutako orriak
[ibilbide] Zekuiano .. Arburu, -k

Arburu

Gauzarik hoberena mendi honetan goitik ikusten den ikuspegi ederra da, zalantzarik gabe, igoera ez delako beste munduko gauzarik.