Arañotz

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 840 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.609292, Y.4760470
WGS84 42.987173 N, -1.660719 E.
Abiapuntuak Iraizotz, Urritzola.
Gertu SANTA LUCIA trikuharria, Santa Luzia ermita, ARAÑOTZ tumulua, San Martin eliza, Iraizotz herria, Alkotz herria, San Esteban eliza, Zenotz herria, Orkingo haritza zuhaitz aparta, Asunción eliza, Eltso herria, Asunción eliza, Arraitz-Orkin herria, Urritzola-Galain herria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Arañotz
Tontorra ©inaxio

Arañotz mendia Ultzama bailara erdian kokatuta dago. Mendi honetara iristeko ibilbide ezagunenak Iraizotz eta Urritzola herrietatik abiatzen dira. Iraizotzeko igoera Urritzolakoa baino aldapatsuagoa da.
Bi ibilbide hauek pagodi garbiak zeharkatzen dituzte.
90 minutuko ibilaldiak dira gutxi gora behera, behin igo ezkero eta eguraldia garbia izanik ikusmenak zoragarriak dira.

Irudiak

****

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***


***







***

**

***

Lotutako orriak
[ibilbide] Orkin (auzoa) .. Arañotz, -k

Aranotz-Epaitzburu

Aranotz mendira igotzeko iraizotz herriko enparantzan kotxea utzi eta hegoaldera herria zeharkatuz hasi ibilbidea. 100 metrotara eskuinetara jo kareharrizko pista batetik eta hilerri ondotik pasa ondoren, bidea hartxintxa bilakatuko da eta gutxira zure aurrean malda gogor bat ikusiko du. berau hartu pista eskuinetik utziaz, eta hortik malda gogor bat hasiko da uneoro baso batean barrena zoazela, 30 minutu ondoren, mendiaren gainalde garbi batetara iritsiko zera baina kontuz hura ez da tontorra, hantzen Santa lutzia baseliza dagoen lekura joan 5 minutu eta baseliza ondotik pasa ondoren, beste gainalde bat ikusiko duzu ipar partean bidexka bat jarraituaz haruntza segi eta 5 minututan tontorrean zaude.
Ibilaldia luzatu nahi ezkero Epaitzburu (834 m)mendira joan zaitezke, horretarako, baselizara berriz jetsi, eta ondotik hesi batetik doan bidea hartuta 25 minutu ondoren, pista batetara iritsiko zera. pistan sartu eskuin aldera joan eta lehen herradurazko bihurgunera iristean, handik hasten den bidea haru eta baso batean sartu eta piskana gorantza joan eta 15 minutu ondoren tontorrean zaude. Tontorrean ez dago buzoirik.
Buelta bide beretik egin daiteke. Guztira 3 orduko mendi buelta polita egin daiteke.
Iraizotz-Aranotz 45 min. Aranotz-Epaitzburu 35 min.

Arañotzen (erromeria)

Urtero ekainaren aurreneko igandean Arañotz mendian erromeria ospatzen da. Ultzama bailarako biztanleak festa eder bat egiten dute Santa Luzia baseliza inguruko zelaietan .Arratsaldean bazkaldu ondoren Arañotzetik jetsi eta Iraizotzeko herrian musika egoten da egunari bukaera emanez.