Andatza

LARRA25-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 562 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.575150, Y.4788850
WGS84 43.246834 N, -2.075596 E.
Abiapuntuak Aginaga, Lasarte, Usurbil.
Gertu ANDATZA II trikuharria, ANDATZA III zista, ANDATZA I trikuharria, LOATZU II trikuharria, LOATZU I trikuharria, KARRAMIOLOTZ trikuharria, BELDARRAIN trikuharria, Atxulondo burdinola.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak EHMK.
images
Andatza
Tontorra ©inaxio

Itxura leuneko mendia da Andatza, nonahitik begiratuta ere. Basogintzaren ondorioz eratutako konifera baso zabalek estaltzen dute gain aldea eta pista ugari gurutzatzen dira baso horietan barrena. Tontorra bera lau suebaki zabal elkartzen diren gunean dago, eta horietako bakoitzetik datozen bideak tontorrean, erdia lurrean sartuta dagoen aterpe txikian batzen dira. Aterpe horrez gain, bada bertan telekomunikaziotako antena, erpin geodesikoa eta hegazkin itxurako haizeorratz bat (lehen guruzea izana). Tarte batean suebakiak soildutako bizkar luze bat luzatzen da ekialdera: handik dator Usurbil aldetik abiatzen den bidea eta huraxe izango da seguraski igoerarako erabiliena. Bada alde horretan, urrutira gabe, beste aterpe txiki bat eta otordutarako hainbat mahai ere. Markatutako ibilbide bat baino gehiago pasatzen da Andatza aldetik: Santio bidea da horietako bat.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Lotutako orriak

Usurbilgo lurretan kokatzen

Usurbilgo lurretan kokatzen den mendia dugu Andatza, maiatzatzeko lehenengo igandean ospatazen dugu bertako eguna, inguruko herritatik jendea bertaratzen delarik.Bestalde egokia mendi bizikletaz ibiltzeko, pistak bait daude baztar guztietan(noski bizikletaz gain, bi eta lau gurpilezko motordunak ugari ibiltzen dira tamalez), Aia, Zizurkil, Andoain, Lasarte, Aduna...aukera ugari ibili nahi duenarentzat

Mendi \"basotia\"

Basoz inguratuta dagoen horietarikoa dugu Andatza, mendi itsusia niretzat baina fama handikoa Donostialdean.
Nik Usurbildik igo izan dut betidanik, Haimar Zubeldiaren baserritik barrena. Donostiatik Usurbilera doan errepidean, herrian sartu baino lehen bada zubi bat. Zubia pasa eta ezkerreko karretera hartu. Oria ibaia gurutzatu eta aldapa gogorra igotzen du. Eliza eta auzo txiki batera ateratzen da. Bertako baserririk eleganteena Haimarrena da, ikusteko nola bizi diren Euskalteleko madero hauek.
Bronkarik sortu gabe, aurrera. Kotxea hemen utzi dezakegu. Jarraitu aurrera karretera zenbait kilometrotan, aterpe batera iritsi arte. Hemen karretera pista lokaztuan bihurtzen da eta basoan barrena sartu. Pista ekidin bidezidor ugariren laguntzarekin. Gandorrera atera eta, tupustean, gurutzera aterako gara. Alabaina, hauxe ez da tontor benetakoa. Jarraitu gandorrari eta 5 minuturen buruan aterako zarete aterpe eta guzti duen gain zabalera. Jende askoren familiaz akordatuko zarete, batez ere motorzale amorratu horiekin topatzen bazarete, arras ugariak zonalde honetan. Hego haizeak ere ez dizue konponduko eguna.

Andatza Usurbildik, hobe menditik zehar

San Estebanetik (Usurbil) abiatu ginen. Ibilbide guztian zehar pista jarraitu ordez, itzuli handiak ematen ditu, hobe mendian zehar dauden bide ixtuetatik igotzea. Suebakira ailegatzerakoan (cortafuegos) sartu zaitezte baso ilun hortan.