Skip to main content

Andarto mendia

ietxaburu·k

2005/06/09 - 22:18

Andarto (1074m) postontzia | ©Xabiaram (20190414)
Altuera
1.076 m
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Araotz · Goroeta · Urrexola
Lurraldea
Mendialdea*
Zaraia

Oso gertu (< 1.000 m)

Aiznardako haitzuloa koba (809 m.) · Deguria III tumulua (945 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Urkulu-Andarto-Aumategi-Degurixa-Urkulu Urkulluko urtegia (Aretxabaleta) Xabiaram
Zaraia mendikatean zehar Zelaiaundi 650 m Jose
Bailara ezkutua eta ingurune bitxiak Dorleta (Arlaban) JFdeA
En la cuna de Lope de Aguirre Araotz Tito Pueyo

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2001·ko Urriaren 18·an - 22:34etan·an

    Zer asanik ez du mendi honek. Ahots askotan entzuna politen artean polita dela, aparta eta gende multzoetatik aparte baita.Haitzulo ugari, lo egiteko goxoak bat batez ere.Zaintzekoa;Gipuzkoan ez dago eta halako toki ikutugabekorik.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Martxoaren 8·an - 23:09etan·an

    DEGURIXA. Begira egon natzaizu denbora luzez, baina ezin izan ditut aurkitu hitz justuak zutaz mintzatzeko.
    Eta pozten naiz; bestela paper txuri baten zirriborroetan mugaturik bait zeundeke, eta jadanik ez zinateke hain bikaina izango.
    Bestalde, badakit erreza dela zure itxura soilaz kontakizuna betetzea.
    Mendiz inguraturiko zure lautada orlegi horretaz; zein zuhaitzez mugaturiko laku biluzi bat dirudien.
    Eta kareharrizko mendizka horiek, behin eta berriz norabide berean orraztuak, garbituak, zulatuak...
    Erreza da zure borda gorrizkez eta zuhaitz sotilez idaztea.
    Zure bide bakarti eta aldapa humilez.
    Baina zaila aldiz, bidegurutzetako artzaien aurpegi zaharkituak eta gorputz nekatuak kontatzea.
    Zaila baso itxiaren zapaia edo kobazuloetako zirrikituak nolakoak diren adieraztea.
    Eta Andarto gaineko paisaia; eta gau ilunetako soinuen sekretuak.
    Gainera, badira idatz ezin ditezkeen makina bat istorio eta sentzazio, zuregan bizi direnak, ikusten zaitugun bakoitzean gureganatzen ditugunak: horrela mendizale gazteen arrotasuna Arluz gainera heltzean; mutil bihurrien korrikaldi askeak zaldien atzetik eta "igandekoren" baten ardo botila hutsak sor dezakeen pena guztia.
    Bai, egia da, zure leze hezeetan gora eta behera ikasi nuela bakartasunaz eta beldurraz: etzanda iragaten ginen momentuetan, gela ilunetan, linterna azaltzen ausartuz.
    Zure mendietara igoten ginela zuzen-zuzen eta harritik-harri; bide gogorrenetik eta aldrebesenetik, baina baita motzenetik ere.
    Eta azkenik munduaren begiratoki hartatik asmatzen saiatzen ginela zein izango ote zen Aizkorri eta Aloña eta inoiz gogoratzen ez genuen urruneko mendi zorrotz hura.
    Badakit, mendizale berriek abentura itzelak korritzen dituztela "Urbia txiki" honetako maldetan gora eta behera; arnas estu eta izerdi tartean, ea nor heldu lehenago iturrira.
    Eta zuk, aintzina, barre egiten zeniela zuloetatik irten ezinean zebiltzatenean edo arantzetan trabaturik ohiukatzean.
    Baina aspaldian ixilik zabiltza eta norbaitek dio malkoak ixurtzen direla Gaztelu errekan behera.
    Bai, badakit, bordak neurriz kanpo ugaritzen dabiltzatela; zabortokiak agertzen direla edonon eta kobetako zoruak estalaktitaz beterik daudela.
    Ikusi ditut motor eta kotxeak zure azala hurratzen, ehiztariak zure tontorretan zaintzaile eta benetako espedizio pisutxuak -irrati, termo eta puiñal- zure inguruneak setiatzen, itzuleran soka fijoak eta oxigeno bonbonak jaso gabe usten dituztelarik.
    Eta plastiku, beira eta zigarro hondakinek erre egiten dituzte begiak.
    Eta bideertzetako esprai gorri -txuri- hori magikook eta fogata arraztoek min ematen dute bihotzean.
    Degurixa, gazteen ametztoki, eta hain gazte ez garenon ameskaizto.
    Jadanik abentura erahil dugu zuregan eta galtzea, soilik luxu bat da.
    Halere bidaiari, badira aitortu ez dizkizudan makina bat alderdi; zure irrika saritzeko zain.
    Eta baliteke, norbaiti, haize bortitzak eta paraje hotz eta lainotsuek Patagonia ekartzea gogora; baina, pareta falta; hau pena.

  • account_circle

    JFdeA·k bidalia 2005·ko Abenduaren 13·an - 20:47etan·an

    Aurreko larunbatean Mendiolatik igo ginen Kurutzeberrira eta
    > Elorretara.
    > Goialdeko lainoa zela-eta Degurixarako bidearekin asmatu ezinik ibili
    > ginen. Marka gorridun eta baita urdindun bidea topatu genuen, eta
    > horiexek jarraituz heldu ahal izan ginen Degurixara. Hauxe baitzen
    > eguneko helburu nagusia.
    > Degurixan ipar aldetik agertu ginen. Harkaitzezko ate naturala
    > zeharkatu eta bailararen erdi aldean dagoen txabola baten gainean.
    > Lehenago eta goi aldetxoan beste txabola bat utzi genuen harkaitzar
    > baten kontra.
    > Norbaitek argituko dit bide hau nondik nora doan.
    > Eskerrik asko.

  • account_circle

    JFdeA·k bidalia 2006·ko Urtarrilaren 22·an - 20:03etan·an

    Gaur, hilak 22, bueltatu naiz Degurixa aldera aurrekoan egin nuen bidearen nondik norakoak jakitera.
    Arangurenen ipar aldeko lepoan kokatuz gero, bertan gasbidearen 595 zenbakidun postea dago, jarraitu hego norabidean Aranguren mendiaren ekialdeko magaletik gasaren hurrengo posteraino. Bertotik eta altuera galduz aurkituko duzue lurrean sartutako harria, mugarria dela ematen du. Harri hau pintura gorriz eta urdinez pintatuta dago. Hemendik aurrera markak segitzea besterik ez da. Jaisten jarraitzen da eta norabide nagusia hegoa da. Pagadian zehar doa bidea, harkaitzar baten kontra dagoen bordarekin egingo dugu topo, eta aurrerago harrizko atea zeharkatu ondoren agertzen da Degurixako borda baten gainean

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2010·ko Urtarrilaren 12·an - 05:38etan·an

    100 metro inguruko akatsa zuen.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Aiznardako haitzuloa koba (809 m.) · Deguria III tumulua (945 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi