AnayetEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Rojo lepotik ikusita ©Jose Anayet ez da bere altueragatik nabarmentzen, aldamenean baitu bera bezainbesteko beste tontor bat (Vertice de Anayet). Itxura eta jatorria ditu bereziak, izan ere mendi lerdena da, zorrotza, piramide itxurakoa eta jatorri bolkanikokoa da, urrutira gabe Midi d'Ossau den bezala. Ibilbide ederra da Canfranc-eko kanpinaren ingurutik abiatu eta glaziareak sakondutako bailara zeharkatzen duena Anayeten oineraino. Bere oinean hainbat aintzira eta larre eder jasotzen dituen goi lautada zabal bat ikusiko duzue. Bere itxuragatik soma daitekeen bezala, ordea, ez da mendi erraza. Tontorretik gertu du zailtasun handiena, nahikoa zuta den haitz-gaineko pasarte bat dela eta. Kate sendo batek laguntzen du pasarte horren zeharkaldia.
|
![]() |
anayeteko bertizea
Bertizea nahiko erraza da formigalgo ski pistetatik aterata eta bi ordu t' erdian egin genuen.Baina anayeteko pikoa ikusten denez askoz zailagoa da .Nik 10 urterekin egin nuen anayet,agur eta urren arte