Amaritu

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 787 m
Mendialdea Arrato
Kokapena ED50 30T X.519650, Y.4751805
WGS84 42.916743 N, -2.760547 E.
Abiapuntuak Apodaka, Artatza, Letona, Aiurdin.
Gertu San Pedro eliza, Letona Hurtado de Mendoza Dorrea dorretxea, San Andres eliza, Letona herria.
Lurraldeak Araba.
Kategoriak EHMK.
images
Amaritu
Tontorra ©Enezubi

Mendi apala da eta ez dago Gasteiztik urruti, baina ingurune bakartia dirudi, basatia. Artadiak estaltzen du ia gehiena eta lur-azala urratuta dauka han-hemenka, baina ibiltzeko leku erosoa da, bide ugarik zeharkatzen baitute baso lehor hori. Mendialdea mendebaldera luzatzen da, Armikelo eta Arrato aldera, eta igoera arin eta errazeko mendiak direnez, neke handirik gabe heldu daiteke haietara ere, inongo zailtasunik gabe. Ibilbide ederra egin daiteke, esaterako, Apodakatik abiatu, Amaritu (erpin geodesikoa, buzoia), Armikelo (buzoia), Arrato (erpin geodesikoa, buzoia) eta Arratobetik (buzoia, ermita) pasa eta Letona aldetik itzuliz.

Irudiak

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

***

**

Lotutako orriak
[ibilbide] Apodaka .. Amaritu, -k

buzoia

Gaur egun beste buzoi bat topatuko duzue. Bestelako gauzak berdintsu daude.