Skip to main content

Alluitz mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra Mko gandorretik
©inaxio (2005-06-09)
Altuera
1.040 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Abadiño · Urkiola
Lurraldea

Mendi honek duen atalik politena, zalantzari gabe, bera eta Anboto bitarteko gandor luzea da, Euskal Herriko ikusgarrienetako bat. Ez da erraza, baditu pasarte zail xamarrak eskuak erabiltzera behartuko gaituztenak eta ez da amiltzeko beldurrez dabiltzanentzat batere gomendagarri. Infernuko zubia da pasarte zirraragarriena: lauzbapost metroko gandor estu bat bi haitzen artean, amildegiaren gainean, harri deseroso bat erdian duela.
Ohiko igoera bidea ez da hortik pasatzen; Atxarte aldetik abiatu eta Astxiki eta bien arteko lepora igo eta gero Iparraldeko isurialdean gora igotzen da tontorrera, aldapa handian gora. Ibilbide aproposa, zaildutako mendizaleentzat: Atxarte > Alluitz > gandorra > Anboto > Urkiola > Atxarte.

Mendialdea*
Durangaldea

Oso gertu (< 1.000 m)

Astxiki mendia (931 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Atxarte .. Alluitz Atxarte Juanjo
A las puertas del infierno Canteras de Atxarte Tito Pueyo
ATXARTE .. Alluitz ATXARTE BatenBat

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Otsailaren 12·an - 21:42etan·an

    Kristoren mendixe da, batez be bere amildegixek, derrigorrezko bisita gaztez!!!

  • account_circle

    Oskar_Garcia·k bidalia 2002·ko Azaroaren 29·an - 15:28etan·an

    Epaaaaaa!
    Atzo bigarrengo aldiz egon ginen lagun mendizalea ta biok Alluitzen. Eguna ederra zan oso, baina gandorrera iritsi ginanean kriston haize boladak ia amildegitik behera bultza zigun! Ez gendun gozatzeko aukerarik izan segituan beherantz jun ginelako. Ez dakagu bizia arriskatzeko gogorik, gainera infernuko zubia hor jarraituko betirako.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Otsailaren 9·an - 08:55etan·an

    Lehen aldiz igon nuen;azkeneko ordu erdia oso gogorra da eta amildegiei eta altureei fobia daukatenentzako ez da komenigarria.Behin goian harrigarria da bertako paisaia eta haizea arnastea.Merezi du experientzia pertsona gutxik sentitu ahal dute han goian sentitzen dena.2 ordu terdiko ibilaldia da guztira.

  • account_circle

    Leke·k bidalia 2003·ko Azaroaren 17·an - 23:41etan·an

    Kaixo guztioi:

    Jakin gura nuke zuetariko nortzuk pasa zareten infernuko zubitik alluitzen, ze motako esperientzia den, ia edonor pasatzeko modukoa den, zubiaren deskribapen bat....etab.

    Eskerrik asko denoi eta gora Euskal Herria!!!

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Apirilaren 8·an - 16:07etan·an

    Kaixo mutillok!!

    Ikusi dot baten bat galdezka Inpernuko zubiari buruz.
    Bakarrik komentatu nahiko nuke, andik pasatzea errespetuko lana dala. Ez da komeni andik euriagaz eta aizetzu egunetan antik ibiltzea.
    Ni behin bakarrik pasatu naz andik, eta naiko ondo ibili giñen. Tokia bera tontor biren arteko pasabide estu bat baño ez da, eta bertara eltzeko bejatu beharra dago, batezbe Alluitzeko tontorretik joan ezkero (Ni Larranotik Alluitzera joan nintzan, eta uzte dot norabide honetan erresago dela pasua).
    Pasua bera gainetik pasa daiteke, nire moduan arri gainean jarrita, edo ormaren aspitik pasata, eta gero ormatik igota beste aldean.

    Pasu honek du fama txarrena, baina nire ustez badago errespetatu beharreko geiago, batezbe Alluitzetik Larranora bidean. Larranotik Anbotora bitartekoa nire ustez erresagoa da.

    Benga, hori zen dena, Ikusi arte

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Uztailaren 7·an - 13:01etan·an

    Aupa, nik galdera bat daukat. Baten batek badaki nolako den hego aldetik igoera? Uste dut ia infernuko zubi azpiraino Urkullu deitzen den kanaletik joan behar dela eta bertan piska bat eskalatu puntara heldu arte. Arriskutsua da?

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Apirilaren 15·an - 00:55etan·an

    Lagun bat ni geur paseu dogu pasu famatua.Kontuz ibili behar den pasua da, hala ere helduleku ederrak ditu eta haitza bustirik ez badago eta haize gabe ondo igarotzeko pasua da. Fama txarra badu ere, krestatik zehar antzeko zailtasuna duen beste pasu bat dago, ez da oso aereoa baina bere zailtasuna du. Azken finean, haitza ondo egonda eta prisarik ondo egin daiteeken zeharkaldia eskuak eta oinak nola mugitu behar diren jakinda.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Martxoaren 29·an - 19:36etan·an

    Aupa! Ointxe heldunaz Alluitzetik (29/03/2006) ta parajeak ta oso politek die baie kontuz Atxartetik haste zaretenoi. SEGIDU FIJO harriek ta bidie eta ez hartu edoizein bide. Guk peña batzuk eskaletan igo behar izindoguz eta oso arriskutsue ein iaku igoera lagun bateri ta niri. Ez da oso gomendagarria esperiantzia gabeko mendizaleentzat prekauzio gabe joatea.

    Hori bai behera joaterakoan bidea topegu ta hortik bazoazie ba ondo igokozue tontorreraino, baina kontseju lez ez aldendu asko bidetik.

    Goian oso leku polita da, bista ikaragarri ederrak eta amildegi iztelak. Infernuko zubia tontorretik ere ikus daiteke baina bertara joateko hor bai esperiantzia behar dela. Guk gaurkoz lar "txarto" (azkenean oso ondo izan baita) pasatu dugu eta ez gara handik pasatu. Amildegi oso handiak daude bi aldeetan eta handik ez da sin + pasatu behar.
    Nire ustez agian Anboto-Alluitz bidea egitea izango da hobeago Alluitz-Anboto baino.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Ekainaren 25·an - 12:13etan·an

    Sobre lo que alguien pregunta sobre el Infernuko Zubi: no presenta dificultad, únicamente es necesario mantener los nervios bajo control. Yo lo he pasado una vez. Me acerque a ese punto desde la cima de Alluitz por ver como era realmente y con la idea de darme la vuelta si lo veía complicado. Tras llegar y verlo, me pareció menos complicado de lo que creía en un principio y me decidí a cruzarlo, eso sí, medio sentado. Como es tan corto (2 ó 3 metros de cresta), cuando te quieres dar cuenta lo has pasado. La caida hacia la derecha es en picado, pero hacia la izquierda impresiona menos, lo que ayuda bastante a la hora de decidirse. Para cualquiera que esté tentado, lo mejor es llegar al inicio del paso y decidir por uno mismo. Evitar en caso de lluvia o viento fuerte, salvo que estemos acostumbrados a desenvolvernos en la roca. Saludos a todos.

  • account_circle

    enko·k bidalia 2008·ko Uztailaren 18·an - 17:52etan·an

    kaixo lagunoi!!!!
    alluitzeko goraberak etzundagero inpernuko zubiazgian beste pasarte zailik badagoen jakin nahi nuke. allutiz anboto ala alderantziz??? zein zailago??? ta jaitsiera hori, pasoaren aurretik dagon hori?????

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2008·ko Uztailaren 19·an - 16:10etan·an

    Infernuko zubia ez da zailtasun bakarra, gandorra nahiko deserosoa da beste hainbat lekutan ere. Arrasto nabarmenik ez dago gehienean, oso ingurune harritsua delako. Behin baino gehiagotan heldu beharko diozu harriari ibilbide horretan, eta kontu handiarekin ibili beharra dago zenbait lekutan, amildegia gertu gelditzen baita. Harria bustita egonez gero, ez saiatzea hobe, eta bero handiarekin ere ez da komeni, denbora behar delako dena pasatzeko. Norabideari dagokionez, errazagoa da agian Anbototik Alluitzera jotzea, zailtasunei hobeto aurre egiteko, baina ez nuke esango alde handirik dagoenik (nik bitan egin dut, Alluitz > Anboto zentzuan).

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Astxiki mendia (931 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi