Aiurdi

zuriain (ez da egiaztatu)-k sortua, 2009, apirila 21 - 11:48
Garaiera 978 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.614761, Y.4725891
WGS84 42.675066 N, -1.600707 E.
Abiapuntuak Untzue, Etxague
Gertu ARRIURDIN zutarria, Etxagueko haritza zuhaitz aparta, Bagadigorri mendia, Orraun mendia, Larrazpileta mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Aiurdi
Aiurdi ©zuriain

Iruñerriko biztanleok nahiko ezaguntzat jotzen dugu Alaitz mendilerroa. Elomendi, Txanburu, Orraunandia, Abrigo, Untzueko Harria... ibilaldi ugariren jomuga izaten dira. Hala ere, Alaitz nahiko mendilerro zabala eta konplexua da, eta ohiko ibilbideetatik haratago joan nahi duen mendizaleak badu nora jo.
Untzue Harria eta Txanburu artean mendikate txiki bat hedatzen da, eta bertan hainbat gailur interesgarri aurki ditzakegu: Karbatoki, Potxa, Aiurdi... Parke eolikoak nahiko desitxuratu ditu bazter hauek, baina artean ere aurki ditzakegu xarma handiko txoko eta ikuspegiak. Hala ere, ohiko bideetatik kanpo ibiltzeak badu bere prezioa: prest egon beharko dugu behin baino gehiagotan basurdearena egiteko, eta bake eta bakardadea izerdi ugariz ordaintzeko.

Irudiak

****

****

****

***

***

****

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

Tontorrera nondik?

Kaixo mendizaleok.
Aurrekoan saiatu nintzen Etxague herritik eta aurreko batean ere Untzuetik Aiurdi tontorrera igotzen eta ezinezkoa egin zitzaidan. Aurreko zelai txiki horretara oso ondo baina azken metroak zelaitxo horretatik aurreta otea eta sasi itxia topatu nuen alde guztietatik. Norbaitek igo bada tontorrera, nondik igo den eskertuko nuke idaztea ondo izan. AIO

Kaixo Mou. Behin izan

Kaixo Mou. Behin izan nintzen mendi horretan, baina nekez eta pekez iritsi nintzen gailurrera: arrokak, landaretza izugarria... Hegoaldetik igo eta jaitsi nintzen, baina tracketik kendu nuen zati hura, ez bainuen inor infernu hartan sartu nahi. Beraz, sentitzen dut laguntza handiagorik eman ahal ez izatea...

Lortu diat.

Kaixo mendizaleok.
Azkenean lortu diat, zuk diozun bezala Zuriain infernu horretan sartu nintzen eta tontorrera iritsi nintzen, lepora iritsita zatirik zailena hasierakoa da hegoaldean dauden harkaitz batzuk hartu behar dira erreferentzi moduan, otea zaila eta oso itxia da, gero erdialdera garbiago dago eta goialdeko lepora iristean tontorra ezker aldean dago eta bertara iristeko berriz ere itxi egiten da, baina behin bertara iritsita tontorra egiten da bai ala bai. Ez dut inor aholkatzen bertara joatea, baina nahi duenak animatu daiteke. Mila esker Zuriain zure laguntzagatik.
Aiooooooooooooooooooo

Tontorra

Kaixo Zuriiain.
Mila esker erantzuteagatik, hala ere saiatuko naiz beste batean, alde batetik ala bestetik eta lortzen badiat idatziko dut komentarioa. Besterik gabe ondo izan AIO.