Aginagako Harria
Enviado por zuriain el 2010, Enero 19 - 14:51.
Altitud |
916 m |
Sistema |
|
Ubicación |
ED50 30T X.625196, Y.4745087
WGS84 42.846245 N, -1.469141 E. |
Nombres alternativos |
Txartxamendi |
Puntos de partida |
Leiun, Zuntzarren |
Cerca |
San Antonio ermita, Natividad eliza, San Martin eliza, Izanze mendia, Gurutzea gurutzea, Palacio jauregia, San Roman eliza, Arnaizpe mendia. |
Provincia |
Nafarroa. |
Categorías |
Euskal Mendiak. |
|
|
|
Aginagako Harriko gailurra
©zuriain
Iruñetik bertatik-bertara badago ere, gutxi dira Arriasgoitiko ibarra bisitatzen dutenak. Auto baino txirrindulari gehiago ikusten dira hango errepidean barrena. Arriasgoitiko mendiak bakarti eta basatiak dira, eta pinudi zabal ilunak fauna aberats baten bizileku lasaia da... ehiza sasoiaz kanpo, behinik behin.
Hainbat harri zorrotz eta basatik zaintzen dute ibartxo hau: Aldapaburu, Lakarri, Peña de la moza, Belogain... baina, denetan zorrotzen eta deigarriena Aginagako Harria dugu.
Izena antzina mendiaren iparraldean zegoen herrixka batetik datorkio mendiari. Dena den, zenbait mapa eta gidatan Txartxamendi izena ikusten da, baina inguruotan ez omen da izen hori erabiltzen.
Ez da erraza gandor zorrotz honen gailurreraino iristea. Hurbiltzeak ere lanak ditu. Biderik laburrena hegoaldetik abiatzen da, Leiun edo Mendiorotz herrietatik. Ibilbideak ehiztarien xenda erdi galduetan barrena gora egiten du, zatirik garbienak bilatuz hegiaren erdialdean zehar. Askoz gomendagarriagoa, ordea, iparraldetik abiatzea da. Bide egoki batek harriaren oinetaraino eramanen gaitu. Hortik aurrera gandor harritsu eta sasiz eta ezpelez josiari aurre egin beharko diogu. Ez da tarte luzea, baina deserosoa, nekagarria eta arriskutsua ere. Gailurretik ikusiko ditugun paisaia ederrak izenen ditugu sari.
Imágenes
 ****
 ***
 ***
 ***
 ****
 ***
 ***
 ***
 ***
 ****
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
|