AITZBITARTE IV

AITZBITARTE IV
Sarrera barru aldetik ikusita ©inaxio
UdalerriaGipuzkoa

Errenteriako Aitzbitarte edo Aizpitarte mendiaren HMko hegalean dago, Landarbaso erreka baino 20 bat metro gorago, Aitzbitarte III kobaren gain aldean. 17 m.ko zabalera eta 5 m.ko altuerako sarrera nagusi bat dauka, atalondo zabal baterako sarbide erraza eskaintzen duena. Bada ezker aldean sarrera txikiago bat, berehala atalondo nagusi honekin bat egiten duena.
Atalondo honetatik bi galeria barneratzen dira haitzean: bata horizontala da eta jarraitzen erraza da tarte luze batean; besteak behera jotzen du eta ez da ibilgarria. Indusketa eta aurkikuntza ugariren iturburua izan da urte askotan zehar.

Bertara heltzeko biderik laburrena Errenteriako Barrengoloia aisigunetik erreka aldera jaisten den porlanezko bidea jarraitzea da. Erreka zeharkatzen duen bihurgunean bertan hasten da oinezko bidea, errekaren paretik doana. Minutu gutxiren buruan helduko gara zurezko zubi batera, hura zeharkatu eta aldapan gora metro batzuk eginez gero laster egingo dugu topo kobaren sarrerarekin.

Irudiak

***

***

****

***

***

****

***

****

Lotutako orriak