Leize mota: Pasabidea
- 1 Zurtoinek hosto-hondar zurrun eta beltzezkak (filopodioak) dituzte; hostoen zehar-ebakidura trapezoidala edo pentagonala da; 450-490 mikrako megasporak; perisporioek tuberkulu asko dituzte (7) >> I. histrix Bory Geof., 4-10 cm. X-VI. Larre bakanak, neguan istiltzen diren lur hareatsuetan. 0-100 m. Itsasertzaren iparreko muturra: BB. Med.-Atl.
- - Zurtoinek ez dute filopodiorik; hostoen zehar-ebakidura zirkuluerdiitxurakoa da; 325-470 mikrako megasporak; perisporioek han-hemenka tuberkuluak dituzte (8) >> I. boryana Durieu. Geof., 5-15 cm. VIII-XI. Urpeko koloniak eratzen ditu 10-50 cm sakonerako hondo hareatsuetan, ur garbiko aintziretan. 0-50 m. Itsasertzaren iparreko muturra: BB. Eur.: Akitaniako endemismoa.
- 1 Zurtoin emankorrak (konodunak) zurixkak edo arreak dira, ez dute adarrik, eta zurtoin antzuak baino lehenago hazten dira; zurtoin antzuek beti dituzte adarrak (9,10) #2
- - Zurtoin emankorrak eta antzuak batera hazten dira eta antzekoak dira, berdeak, bakun nahiz adardunak; edo bestela landareak zurtoin antzuak baino ez ditu ematen (11,15) #3
- 2 Zurtoinek 6 mm-tik gorako diametroa dute; zorroak 1 cm baino luzeagoak dira eta 15 hortz baino gehiago dituzte; konoak 4 cm baino luzeagoak dira; zurtoin antzuak boli-kolorekoak dira; adarren oinaldeko adabetartea aldameneko zurtoin-zorroa baino laburragoa da (9) >> E. telmateia Ehrh. [E. maximum Duval-Jouve] Azeribuztana, eztainu-belarra. Geof., 40100(150) cm (oin emankorrak 15-40 cm luze dira). III-IV(V). Ezponda hezeak, erretenak, arekak, ibai-erreken ertzak; ez da bizi leku eguzkitsu eta lehorretan; 0-1000 m. Ia lurralde osoa, Ebro Harana eta Pirinio mendiak izan ezik: A. Zirkunb.
- - Zurtoin emankorrek 6 mm-tik beherako diametroa dute; zorroak 1 cm baino laburragoak dira, eta 12 hortz baino gutxiago dituzte; konoak 4 cm baino laburragoak dira; zurtoin antzuak berdexkak dira; adarren oinaldeko adabetartea aldameneko zurtoin-zorroa baino luzeagoa da (10) >> E. arvense L. Azeribuztana, eztainu-belarra. Geof. 20-60(100) cm (oin emankorrak 10-25 cm luze dira). III-IV(V). Leku hezeak edo lohitsuak, eta klima lehorreko aldeetan, berriz, ibai, ubide eta erreten ertzak soilik; 0-1350 m. Ia lurralde osoa, mendialde garaiak izan ezik: A. Zirkunb.
- 3 Zurtoinek beti dituzte adarrak; adarren oinaldeko adabetartea aldameneko zurtoin-zorroa baino luzeagoa da; adarretako ildoek V antzeko profila dute (10) >> E. arvense L. [Ikusi oharrak gorago]
- - Zurtoin bakunak, edo adardunak, adarren oinaldeko adabetartea aldameneko zurtoin-hostoa baino laburragoa dela; adarretako ildoek U antzeko profila dute (9,16) #4
- 4 Zurtoin nagusia boli-kolorekoa da, 1 cm-tik gorako diametroa du eta adarrak ditu puntaraino; zurtoin-zorroek 15 hortz baino gehiago dituzte (9) >> E. telmateia Ehrh. [Ikusi oharrak gorago]
- - Zurtoin berdexka, aurreko ezaugarri guztiak batera ez dituena #5
- 5 Kono apikulatuak; zurtoin iraunkorrak edo ez, oso latzak, saihetsetan irtenuneak dituztenak (13) #6
- - Kono kamutsak; zurtoin galkorrak, ez oso latzak, saihets leunak dituztenak (16) #9
- 6 Hosto-zorroak zilindrikoak dira, zurtoinaren kontra estu-estu daude, eta ez dute goiko aldea zabalagoa; hortz guztiak edo gehienak erorkorrak dira (11) #7
- - Hosto-zorroek goiko aldea zabalagoa dute; hortz iraunkorrak (13) #8
- 7 Adarrik gabeko zurtoinak, iraunkorrak; adabetarte lodiak; zorroak luze bezain zabalak dira ia, eta hortzak laster erortzen zaizkie (11) >> E. hyemale L. Geof., 40-100 cm. (IV)V-X. Iturriak eta errekastoak pagadi edo harizti inguruetan; 700-900(1200) m. Tarteko mendiak eta hegoaldekoak: B. Zirkunb.
- - Zurtoinak ez dira iraunkorrak eta inoizka adarren bat izaten dute; adabetarteak ez dira lodiak; zorroak zabal baino luzeagoak dira, eta hortzetako batzuk, behintzat, iraunkorrak dituzte (12) >> E. x moorei Newman [E. hyemale x E. ramosissimum] Geof., 50-100 cm. VII-IX. Lur hareatsuak erreka-ertzetan eta iturburuen inguruetan, gehienetan leku ezkutuetan; 0-1200 m. Itsasertza eta haran atlantikoak: B; tarteko mendiak eta hegoaldekoak: U (B). Eur.
- 8 Zurtoinak 10-40 cm luze dira, bakunak edo oinaldean soilik adarkatuak; zorroek zerrenda beltz zabala dute hortzen azpian; hortzak 4-12 dira, eta ertzean zerrenda zuri zabala dute (13) >> E. variegatum Schleicher ex Weber & Mohr Geof., 10-30 cm. VI-VII. Iturburuen inguruak mendialde garaietan; Ca; 1100 m baino gorago. Pirinio mendiak: BB. Zirkunb.
- - Zurtoinak 40-100 cm luze dira, eta adarkadura irregularra dute; zorro berdexkak, heldurik daudenean marroiak, hortzen azpian zerrenda beltzik ez dutenak; hortzak 12 baino gehiago dira, eta ertzetan zerrenda zurixka estua dute (14) >> E. ramosissimum Desf. Geof., (20)40-100 cm. (IV)VI-X. Aldian-aldian istiltzen diren lur hareatsu edo harritsuak, leku argitsu eta epeletan; 0-1000 m. Ia lurralde osoa, haran atlantikoetako alderik hezeenak eta mendialde garaiak izan ezik: U (A). Hainbat esk.
- 9 Zorroak zabal baino nabarmen luzeagoak dira; hortzak 10 baino gutxiago dira, eta mintz-antzeko ertza dute; zurtoinek 5 mm-tik beherako diametroa dute eta barrunbea oso estua dute (15) >> E. palustre L. Azeribuztana, eztainu-belarra. Geof., 15-60 cm. IV-IX. Toki hezeak edo lohitsuak, hainbat substratu-motatan; 0-1100 m. Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: U. Zirkunb.
- - Zorroak luze bezain zabalak dira ia; hortzak 12 baino gehiago dira eta ertza ez dute mintz-antzekoa; zurtoinek (3)5-10 mm-ko diametroa dute; zurtoinen barrunbea oso zabala da, diametroaren 4/5 baino gehiago hartzen du (16) >> E. fluviatile L. Azeribuztana, eztainu-belarra. Geof., 20-100 cm. V-VIII. Haltzadiak, urmaelak, errekastoak eta zohikaztegietako iturburuak, klima hezeko aldeetan; Si; (50)500-1200(1550) m. Iparraldeko mendiak: B (U); haran atlantikoak eta tarteko mendiak: B. Zirkunb.
HIBRIDOAK: E. arvense x E. fluviatile (E. x litorale Kuhlew. ex Rupr.)
B. lunaria (L.) Swartz Geof., 1-24 cm. VI-VIII. Larre menditarrak eta subalpetarrak, harkaitzetako lauguneak, lur deskaltzifikatuetan; 1300-2500 m. Pirinio mendiak: B; beste mendialde garai batzuk: BB. Hainbat esk.: bi hemisferioetako eskualde epelak eta hotzak. (17)
- 1 Orri luzanga/lantzeolatua edo lineala, peziolulatua, gehienetan zabal baino 3,5 aldiz luzeagoa; esporen apaindura ez da saretua (18) >> O. lusitanicum L. Geof., (1,5)2-6(9) cm. X-IV. Larreak lur lehorreko lauguneetan; 0-200 m. Haran atlantikoak: BB. Med.-Atl.
- - Orri obatua edo lantzeolatu zabala, eseria edo ia; orriaren luzera, gehienetan, zabalera halako 3,5 baino txikiagoa da; esporek apaindura saretua dute (19,20) #2
- 2 Orria 17 mm baino estuagoa da normalean, eta falka-itxurako oinaldea du; ilara bakoitzean (2)5-12(15) esporontzi daude (19) >> O. azoricum C. Presl Geof., (3)5-15(20) cm. IV-VI. Larreak, noizbehinka putzuz betetzen diren lur freskoetan; 0-700 m. Haran atlantikoen iparreko muturra eta arroen mendebaldeko erdia: BB. Med.-Atl.
- - Orria, eskuarki, 17 mm baino zabalagoa da, oinaldean biribila edo zenbaitetan falka-itxurakoa; ilara bakoitzean (15)18-45(50) esporontzi daude (20) >> O. vulgatum L. Geof., (9)11-30(35) cm. V-VII(X). Belardi hezeak, ihitokiak, haltzadiak eta haran-hondoetako hariztiak; 30-800 m. Iparreko erdia: BB. Zirkunb.
- 1 Zurtoinak 3-15 cm luze dira, simetria erradialekoak; ageriko nerbiaziorik gabeko mikrofiloak, denak antzekoak, 1-3 mm luze; esporofiloak mikrofiloak baino handiagoak dira (5) >> S. selaginoides (L.) Beauv. ex Schrank & C.F.P. Mart. Hemikript., 2-5 cm (gehienez 15 cm luze). VI-IX. Zohikaztegiak, larre hezeak eta harkaitzetako erlaitz itzaltsuak; 1400-2400 m. Pirinioak eta iparraldeko mendiak: B. Zirkunb.
- - Zurtoinak 1 m luze dira gehienez, simetria dortsibentralekoak; mikrofiloek nerbio nagusi nabarmena dute; beheko mikrofiloek 3-4 mm dituzte eta goikoek 1,5-2,5 mm; esporofiloak mikrofiloak baino txikiagoak dira (6) >> S. kraussiana (G. Kunze) A. Braun Hemikript., 2-5 cm (gehienez 1 m luze). III-IX. Oihanpe bakanduetan eta ibaiertzetan bertakotua; 0-200 m. Itsasertza eta haran atlantikoak: B. Sarr.: Afrika tropikala eta Afrikako hegoaldea.
Lycopodium clavatum L. Kamef., 5-20 cm (40-80 cm luze). VI-X. Txilardiak silize-substratuetan, eragin atlantikoa dagoen aldeetan; Si; 550-1800 m. Pirinioak eta iparraldeko mendiak: B. Subkosm. (3)
L. inundata (L.) J. Holub [Lycopodium inundatum L., Lepidotis inundata (L.) Börner] Kamef., 5-15 cm (20-40 cm luze). VI-X. Zohikaztegiak eta txilardi zohikaztsuak; Si; 0-700 m. Haran atlantikoak: BB. Zirkunb. (4)
D. alpinum (L.) J. Holub [Lycopodium alpinum L., Diphasium alpinum (L.) Rothm.] Kamef., 3-10 cm (20-40 cm luze). VI-X. Txilardiak eta Nardus strictaren larreak, silize-substratuetan, leku oso fresko eta elurtsuetan; Si; 1400-2000 m. Pirinioak eta iparraldeko mendiak: BB. Zirkunb. (2)
H. selago (L.) Bernh. ex Schrank & C.F.P. Mart. [Lycopodium selago L.] Kamef., 5-25 cm. VI-X. Txilardiak, harkaitzetako erlaitz eta arrailadurak, silize-substratuetan edo garbitutako kareharrietan, inguru oso hezeetan; 700-2000 m. Pirinioak eta iparraldeko mendiak: B. Zirkunb. (1)
O. regalis L. Hemikript., 0,5-2,5 m. IV-IX. Urbazterreko basoak eta beste toki heze batzuk; 0-700 m. Iparreko herena: U; Tarteko mendiak: BB. Hainbat esk.: eskualde epelak eta tropikalak ia mundu osoan. (21)
C. crispa (L.) R. Br. [Allorosus crispus (L.) Röhling] Geof., 5-30 cm. VII-IX. Hartxingadiak eta harkaitzetako pitzadurak; Si; 1400-2000 m. Pirinio mendiak: B (U). Eur. (23)