GAINZABAL trikuharria

campoarrondo·k

2005/08/31 - 21:48

Gainzabal
Gainzabal ©irundarra (2009-07-29)
1583 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:OIARTZUN
Aurkitzailea(k):Jose Angel Torres
Noiz aurkitua: 1996
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Trikuharria. Tumulua: 14,50 m-ko diámetroa I-H-n eta 16 m-koa E-M-n, eta 1 m-ko garaiera. Tumuluaren hondakinen erdialdean sakonunetxo bat dago, eta bertan 1,05 x 0,12 x 0,14/0,06 m lodiera duen harlauza bat azaleratzen da 120°-ra norabidetua. Tumuluaren gainean zenbait zulo ikus daitezke. IE-n paraleloki dauden bi harlauzez osaturiko ganbara dago. Horietako batek, IM-ra dagoena 0,70 x 0,15 x 0,25 m-ko lodiera du eta besteak, HE-n,0,70 x 0,15 x 0,25 m eta 45° okertua dago. Ganbara bertako hareharriekin egina dago eta tumulua berriz, bertako eta inguruko ofita, kuartzo eta hareharriekin.

Iraupen egoera:Arrastoak baino ez
Egiazkotasuna:Zalantzarik gabea
Lurraldea:Oiartzun
Garaiera:166 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Ez da horren nabarmena
Nola iritsi: Gainzabalko bizkarraren IM-ko muturrean. Altzibar-Ergoien errepidean Goikoetxea baserritik atera eta Larrea baserriruntz doan porlanezko pistan, Eizagirre eta Zabalea baserrietara doan bidegurutzea pasa eta 150 m-ra, 10 m ezkerretara.
Historiala: J.A. Torresek aurkitu zuen 1996n. Ez da indusketarik egin.
Fitxa:
Ficha GAINZABAL
Honek egina::Hilharriak

Komentariorik ez..

Near targets

Ergoien auzoa (528 m.ra) · Arraskuerrota errota (822 m.ra) · Karrika auzoa (854 m.ra) · Bidasoro errota (947 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints