Sarbidedun trikuharria?. Tumulu zirkularra 16 m. diametrokoa eta 1,95 eta 1,50 m. tarteko altuerakoa. Industerakoan, 1919an, bi ganbara-harlosa kontserbatzen zituen zutik (beste bat eroria), esparru poligonal bat edo pseudozirkular bat 2,60 m. diametrokoa deduzitzea ahal egiten zutelarik. Gainera, beste lau harlosek sarbide motz bat (1,50 m.takoa), Ekialderantz norabidetua, eratzen zuten, bere muturra tumulu-perimetrotik 5 m.tara gelditzen zelarik.
Gaur egun, 4 m. diametrokoa eta 1,25 m. sakonerako zulogune bat du erdian. Ganbarako harlosak desagertu dira, nahiz eta sarbidea kontserbatu. Bertako hareharriak.
Tumulua, zati batean, itxuragabetua dago bere gainean dagoen horma banatzailearen ondorioz. Sarbideko harlosen ondoan Ataun-Urdiain-Altsasuko muga aurkitzen da.
Komentarioak
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
IGARTZA ekialde tumulua (334 m.) · BEOTEGIKO MURKOA trikuharria (915 m.) · Arbotonaundi mendia (940 m.) ·
Kokapena zehaztu dut,
inaxio·k bidalia 2009·ko Maiatzaren 3·an - 19:49etan·an
Kokapena zehaztu dut, GPSarekin jasotakoarekin. Aldea txikia zan.
Indusketa materialak
Xabiaram·k bidalia 2018·ko Urtarrilaren 29·an - 22:16etan·an
Harri-industria:
2 gezi-punta hostokara ukiera laukoak (galduak)
1 ukiera lauko gezi punta zati (galdua)
1 ijelki ukitu
1 ijelki-zati
2 printza (galduak)