Tumulua, 15,5 m. diametrokoa I-H eta 17,5 m. E-M eta 0,60 m.tako altuera erdian, bere itxura haunditzen duen berezko tonttortxo baten gainean eraikia dago. Honen hegalak harkoskoz eta bata bestearekin mihiztatu eta erdi-rantza okertuta dauden harlosaz estalirik daude. Gailurrean, zelaitsua, harkosko etzanak azalera lau bat eratzen dute. Hauek, neurriz erregularrak, monumentuaren azaleneko harritxingarrezko kapa batez estalirik daude. HEko kuadrantean, soilik harri txikiz eratutako igarobide bat zegoen, periferiatik tumuluaren erdiraino, HM-IEko norabidean, iristen zena. Monumentuaren periferia peristalito batez, lurrean sartutako harkoskoz eratua, inguraturik dago. Kanporantz harkoskotxozko eraztun bat du, agian soilik goitik behera eroriaren ondoriozkoak.
Tumuluaren erdian ganbara trakets bat dago, gandur bikoitz gisara tonttorra HE-IMrantz zeharkatzen dituzten bi estratu tupatsu tartean. Ganbara kareharrizko harlosatxoz eratuta agertzen da. Hauek esparru errektangular bat (E-Mko norabidea du bere ardatz nagusiak) mugatzera besterik ez dira iristen, euren gainean okertuta (babestuaz) dagoen basaltozko beste haundi batekin.
Tumulua bertako basaltoz eraikia dago; ganbara mugatzen dituzten harlosak inguruko kareharrizkoak dira.
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDARIZ, A. et al. (1982)
BARRIO, L. del y UGALDE, TX. (1980)
MUJIKA, J.A. y ARMENDARIZ, A. (en prensa)
Komentarioak
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
TRIKUAIZTI II tumulua (20 m.) · San Martin eliza (591 m.) · San Gregorio eraikina (640 m.) · Astigarreta auzoa (646 m.) · Mandubia auzoa (708 m.) · MANDUBI ZELAIA trikuharria (782 m.) ·
Kokapena zehaztu dut b5m
inaxio·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 7·an - 16:07etan·an
Kokapena zehaztu dut b5m zerbitzukoa erabiliz. Zenbait kilometrotako okerra zegoen aurreko datuetan.