Tumulua, 22 m. diametrokoa eta 1,30 m. altuerakoa. Gaur egun, erdian, krater haundi bat du, 14 m. diametrokoa eta 1 m. sakonerakoa. Bertako hareharriak.
Indusketan zehar bere arkitektura aztertzeko aukera izan zen. Monumentua bertako ttonttor baten gainean ezartzen da. Bere erdi eta goialdea, lautua, zoruan horizontalki ezarritako harlosaz estalia zegoen (zulogune bat eta nahasketa arrastoak zituen). Ttonttortxoaren hegalak, barnekalderantz eta elkarrekin mihiztatutako harlosa inklinatuz estaliak zeuden, bere kanpokaldeeneko muga, beheraneko zonaldean, lurrean tinkatutako harkosko potorrez antolatutako peristalito bat zelarik. Peristalito honen kanporantz, monumentuaren kanpoko ertza eratuz, horizontalki ezarritako harlosatxoz antolatutako eraztun bat zuen.
Komentariorik ez..
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.