Skip to main content

13. TALDEA

inaxio·k

2019/11/15 - 15:12

5 klik

Landare lehortarrak edo substratuan sustraitzen diren landare urtarrak; periantoa bi bilduki desberdinek osatzen dute; petalo askeak, edo oinaldean elkarri zertxobait atxikiak, baina ez hodirik ez ligularik eratu gabe; obulutegi superoa; karpelo bakarra, edo hainbat karpelo bat eginda beheko erdialdean gutxienez; lore aktinomorfikoak; lorezilak ez dira petaloak halako bi baino gehiago

  • 1 Klorofilarik gabeko landareak; hostoak ezkatak dira; lore zuri-horixkak, hermafroditak, periantoan 8-10 atal dituztenak (1) .48. Monotropaceae
  • - Landareek ez dituzte ezaugarri horiek guztiak batera #2

Komentariorik ez..