Skip to main content

Aneto mendia

Jose·k

2005/06/09 - 22:18

Aneto (3404m) glaziar zeharkaldia | ©Xabiaram (20231228)
Altuera
3.404 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Llanos de la Besurta
Lurraldea

Pirineotako mendirik altuena da, baina ez da zailena. Zailtasuna Mahomako pasoan dago eta baita luzeran ere, igotzeko 5h behar baitira. Ondo dago markatua bidea, baina Anetoko glaziarra pasatzean gailurragatik edo aurrekoek eginiko bideagatik orientatu behar da. Gainera, kranpoi eta pioleten laguntza ezinbestekoa da glaziarra zeharkatzeko, hau irristakorra baita. Mahomako pasoa da zailenetariko lekua, baina arriskua alde banatako hamildegietan dago eta paso honetatik banaka ibili behar da. Oso mendi polita da eta bistak ere ondo daude. Udako ekaitzekin kontuz ibili behar da.

Mendialdea*
Maladeta

Oso gertu (< 1.000 m)

Tempestades mendia (776 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Lanos de la Besurta .. Aneto Lanos de la Besurta BatenBat

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Ekainaren 13·an - 12:05etan·an

    Anetoko glaziarra pasatzeko, kranpoiak eta pioleta behar dira. Gainera, abuztuan bero handia egin ezkero, glaziarrari zirrikituak aterako zaizkio eta oso arriskutsua da.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Azaroaren 16·an - 10:33etan·an

    Mendizale guztion ametsa. Alpeetan Mont Blanc, Andeetan Aconcagua, Himalayan Everest eta Piriniotan Aneto. Horrelakoa da bizitza.
    Mahomako aterpeak zenbait jende uzten du \"a pavo\", 30 metroko pasarteak zeozer akojonatzen baitu. Baina, beti bezala, ez da hainbesterainoko.
    Nik Ballibiernako bailaratik egin nuen igoera. Autobus bat hartu beharra dago kanpinean, La Besurtarako errepidean. Ia ordu batean eramango gaitu bailaran zehar, aterpera iritsi arte.
    Bertan, ez igaro zubia eta hartu ezkerrera intentzio handirik gabe doan bidea. Ez dirudi hasiera batean bide bihur daitekeenik. Xenda nahiko bortitz batek eramango gaitu lehen lakura. Beste bide harritsu batek bigarren terrazara, nahiko \"kemaus\" jada. 2500 metrotara gaude eta elurrak bere agerpena egingo du berehala. Coronaseko lepoa antzeman eta ekin gogor, beti ere aurreko xenda markatuak hartuz. Lasai labantzen bazarete, \"es lo q ay\".
    Behin lepora iristean, autopista ikusiko duzue, kuadrilak eta kuadrilak Renclusa aldetik. Punta Oliverasera doan aldapa igo, zailtasun handirik gabe. Hortxe dago bai, baina lasai. Tatxan!!! Jendea argazkiak egiten, batzuk urduri. En fin, ulertzen dut alerta sortzea !x si acaso\"\", baina betikoa da. Arretaz igaro, amildegiak bi aldetara daudelako, baina pasabide asko daude. Panoramika Pirinioetako onena. Totalera 10 ordu.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Tempestades mendia (776 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi