Skip to main content

Txamantxoia / Maze mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Linzatik | ©Enezubi (20120624)
Altuera
1.945 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Belabarze · Belagua · Linza
Lurraldea

Ez duzu aurkituko Belagua eta Zurizako bailara eta mendien gaineko ikuspegi hoberik eskaintzen duen beste mendirik, izan ere Nafarroako Pirinio 'harro'a osatzen duten mendi gailenen erdi-erdian dago: Kartxela, Lakora, Au

Oso gertu (< 1.000 m)

TXAMANTXOIA 1 tumulua (714 m.) · TXAMANTXOIA 2 tumulua (961 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    Maider·k bidalia 2002·ko Urtarrilaren 27·an - 19:15etan·an

    Mendi igoera polita da oso, baino igotzera doan jendeak jakin beharko lukeena da, oso erreza dela mendi honetan galtzea beraz, segurtasun neurri aproposak eramatea ezinbestekoa iruditzen zait. Hala ere jendea animatu nahiko nuke mendi irteera paregabe hau burutzera.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2005·ko Urtarrilaren 10·an - 17:31etan·an

    Maiderri kontraesaka, Txamantxoia izan da inguru honetan gustatu ez zaidan mendi bakarra. Baliteke izan genuen eguraldi zakarra izatea, edota altuera, edota ez dakit zer... .Baina ez zitzaidan batere gustatu. Aitaren apostu bat zen, bi alditan kale egin eta gogo handiak zituen behingoz igotzeko. Guk Linzako aterpetxera iritsi baino lehenagoko kurban utzi genuen kotxean, iturria dagoen esplanada pasa eta gero. Pista hartu genuen, bueltak emanez eta lepora iritsiz. Kaminoa zelai batzuetara iristen da, txabol batzuekin. Hemen gora jo beharrean aurkituko dugu geure burua, eta ez gu bezala aurreraka eginez... .
    Gandorrera ahal duzuen moduan atera, aladapa gogorren bidez. Behin gandorrean, eskubira jo zilindro txurira iritsi arte. Ikuspegi majoak egongo dira egun dotore batekin, guk izan ez genuena. Totalera, 3 orduko txangoa. Hori bai, nire kontseilua azkenerako uztea da. Lehenago, egin itzazue punta nagusiak.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Ekainaren 8·an - 17:47etan·an

    Jakitzea nahi nuke, igotzeko ze aldetik errezagoa da, Txamantxoia jatetxe edo aterpetik inguruan ala Azolazetik?

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2005·ko Ekainaren 8·an - 18:05etan·an

    Nire aurreko post-an irakurtzen duzun legez, Linzako aterpetxea da abiapunturik egokiena. Egokiena baino, motzena. Baliteke Asolazetik edota Belaguatik ibilbide politagoa izatea, baina baita askoz ere maldatsuagoa. Zure aukera, beraz.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Ekainaren 8·an - 20:21etan·an

    Eskerrik asko erantzunagatik.
    Belagua aranatik edo Asolazetik entzunda daukat polita eta luzeagoa dala baina erraztasunik galtzeko ere bai.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Maiatzaren 23·an - 14:25etan·an

    Orain gutxi izan ginen txmantxoian, aste santuko oporretan. Belaguatik igoa nuen ta egia esan nahiko bide luzea ta bukaeran nekagarri xamarra iruditu zitzaidan (mendi gaina urruti geratzen da), horregatik linzara iritsi baino lehen dagon pista hartu genuen Mazeko lepora igotzeko, ta hemendik hego gandorretik gora. Erreza dirudi hola ikusita.
    Mazeko leporaino arazorik gabe, pistaz baso eder batean zehar, ta goikaldean (pista amitu baino lehen) kairn batek adierazten digu hartu beharreko bidexka. Ederki, Mazeko lepoan gaude jada. Ta orain? Edo ez genuen bidea aurkitu edo ez da existitzen. Gora jo genuen baso tartetik, ahal genuen bezela, malda latza ta pausu bakoitzeko adarrak eta sasiak alderatu behar... basotik atera noizbait eta harrizko malda gogorra, bueno... azken maldara atera ginen arte, bidexka harrapatu eta goraino.
    beharakoan berriz bidea jarraitu genuen txamantxoia azpian dagoen lautadaraino (hemen desagertzen da bidea). Zer egingo eta erdi bide erdi erreka dirudien batetik jaitsi. Ez da batere rekomendablea, baso erabat itxia, gehiegizko malda, paretazarrak nonnahi, eztakit ezta nola jaitsi ginen handik...
    Bueno, biderik bada, nik eztakit non dagoen, beraz, hobe duzue linzatik bertatik igo ipar gandorretik.

  • account_circle

    mou·k bidalia 2013·ko Abuztuaren 2·an - 10:43etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Aurreko asteazkenean izan nintzen bertan, San Inazio egunean hain zuzen, eta Abiapuntua Belabartzetako haraneko errepideko 5.km baino lehenxeago dagoen Xandiko txabolean egin nuen. Bertan atzealdean pista bat abiatzen da, ez da ondo ikusten baina topatuko duzue, Garbisako leporaino (harri pilak daude bidean) eta lepora iritsita eskubira jo Garbisako eta Iturrunburuako tontorrak egin eta gero bidea jarraitu basoan beherantza Mazeko leporaino. Bertan ezkerrera jo ataka pasatuaz eta txabola batera iritsiko zarete ondoan pista bat duelarik, leku zabalean. Hemendik aurrera gorantza jo biderik gabeko igoera gogor batean, batzuetan bidetxurren bat topatuko duzue eta Txamantxoiako gainaldera iritsiko zarete. Gogorrena egin ondoren, eskubira jo tontorreraino. Igoera oso gogorra da baina goiko pasaia merezi du.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

TXAMANTXOIA 1 tumulua (714 m.) · TXAMANTXOIA 2 tumulua (961 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi