Skip to main content

Saioa mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Hegoaldeko isurialdea | ©inaxio (20070818)
Altuera
1.419 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Lantz · Artesiaga · Belate
Lurraldea

Mendi handia da Saioa, eta urrutira hedatzen ditu bere adarrak, lau norabidetan. Ekialdean Artesiagako lepoak jaisten du Okoro aldera luzatzen den bizkarra eta bertatik pasatzen den errepideak igoerarako erraztasun handiak ematen ditu. Gauza bera gertatzen da mendebaldean Belateko mendateko errepide zaharrarekin, bidea luzexeagoa bada ere. Handik abiatuz gero beste bi gain nabarmen topatuko dituzue bidean: Gartzaga eta Okolin, bakoitza bere buzoiarekin. Iparraldera Abartaneraino luzatzen den bizkar luzeak ibilbide luzeetarako aukera polita ematen du, Berroeta, Ziga naiz Iruritatik bertatik abiatuta. Hegoaldean Zuriain zutitzen da, ia Saioa bera bezain gora, eta baso eremu zabalak ezkutatzen dituen hainbat bailara eder zabaltzen ditu gere hegoaldeko isurialdean, Aritzu nahiz Lantz alderaino jaitsi baino lehen.
Saioako tontorra soila eta borobila da erabat, buzoia eta erpin geodesikoa besterik ez dago han. Inguru guztira begira egoteko oztoporik ez beraz. Ibili ere noranahi ibili daiteke, amildegirik ez baita inon, aldapa handia izanagatik.

Oso gertu (< 1.000 m)

SAGARDEGIKO LEPOA tumulua (678 m.) · SAGARDEGIKO LEPOA harrespila (736 m.) · OKOLINGO LEPOA tumulua (855 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Belateko mendatea-Saioa Belateko mendatea 886 m Xabiaram
Zuriain, Saioa, Okolin eta Gartzaga Artesiagatik Artesiaga mt. 1014 m inaxio
Ibilibide oso atsegina Belateko gainetik Andrex
Artesiaga .. Saioa Tito Pueyo

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Martxoaren 10·an - 13:11etan·an

    mendi belartsu eta bakarti samarra den honek ikuspegi oso ederrak ditu, bai Pirinio aldera, bai Mendaur eta itsaso aldera ere. Belatetik igota ez da luzeegia, nahiz aldatz gogor batzuk izan.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Azaroaren 26·an - 22:32etan·an

    El sabado pasado debido al fuerte viento que soplaba en el monte Saioa (106 Km/h), perdí un gorro de lana con un escudo del Athletic, y un libro de MONTES DE NAVARRA 2, que me los llevó. Si alguien los encuentra, por favor que se ponga en contacto conmigo en mi dirección, que es: alextiup@hotmail.com.
    Eskerrik asko

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 15:51etan·an

    Saioak, Hautzak eta Adik hirukote garrantzizkoa osatzen dute euskal pirinioan.
    Borobil berdera igotzeko bi aukera:
    1) Artesiagako lepoa: alferrentzat, 1 batean gainera iristeko
    2) Belateko mendatea: bide oso polita, euskal klasikoa

    Belatetik hasita kotxea errepide zaharrean utziko dugu, panela dagoen tokian. Muino belartsuak igo eta bide nagusira aterako gara, konbentua gure oinetan beheran dagoela. Bidea berehala basoan sartzen da, pagadi lerdenenan barrena. Goiko larreetara ateratzean, gure ezkerretara izango dugu Gartzaga punta harritsua, buzoirik gabekoa nire memoriak huts egiten ez badit. Berriro jaitsi eta gure eskubian luzatzen den gandor belartsua izango dugu jomuga. Saioa, jada, gure aurrean. Okolin (1362m) inguratu edo igo eta Saioara zuzen doan bide gogorra hartu.
    Baztan osoa menderatuko dugu puntatik, hala nola Pirinioa eta Nafarroako mendi ugari. 3-4 orduko txango ederra, oroitzekoa.

  • account_circle

    Andrex·k bidalia 2006·ko Abuztuaren 23·an - 16:25etan·an

    Belateko gainaren inguruan dagoen "aparkaleku"an kotxea utzi eta hortik aurrera ibilbidea ederki markatuta dago. Erdi aroko eliza-ermita behean eskuinera utzita, igoera txiki baten ondoren, baso artean dijoa ibilbidea larre batzuetara iritsi arte (malda gora da bidea). Handik aurrera ibilbidea ez dago hain garbi (kontuz laino egunetan) baina eskuinaldera hartuta muino batera iritsi eta handik Okolin, nahiz Saioa (urrutirago) egin daitezke. Oso mendi polita.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

SAGARDEGIKO LEPOA tumulua (678 m.) · SAGARDEGIKO LEPOA harrespila (736 m.) · OKOLINGO LEPOA tumulua (855 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi