Bere harrizko tontorrak bereizten du Menditxuri inguruko gain borobilduetatik. Badu aldamenean, urrutira gabe, bera baino altuagoa den beste gain bat, Mendiaundi izenekoa, baina hura dena larrea besterik ez denez, honi egokitu zaio zerrendako aipamena. Aipagarria da halaber iparraldean Lindus, Girizu eta hiruren artean gordetzen duten bailara polita, larre eta basoz osatutako paisaia ederra, errekasto garbi batek zeharkatzen duena. Itzuli ederra egin daiteke bailara hau inguratu eta aipatutako beste bi mendi horiekin kateatuz, Orreagatik abiatuta. Badira historiaurreko hainbat aztarna bizkar horietan, baina seinalatu gabe daude (2006/10/15).
Oso gertu (< 1.000 m)
MENDIAUNDI trikuharria (727 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig