Skip to main content

Mendiko bizikletaz Itxina inguratzen ibilbidea

Jose·k

2021/12/27 - 17:53

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Ibarra (Orozko)
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
1170 m
Eskema
Ibarra – Gallartu – Altzagorta – Pagomakurre – Arraba – Egiriñao – Austingarmin – Belaustegi – Usabel – Ibarra
Luzera
23.90 km
Iraupena
3 ordu
Ibilbide mota
Mendiko bizikletaz

Mendiko bizikletaz egindako ibilbide zirkular hau Orozkoko auzunea den Ibarratik abiatzen da. Bikotxganara igotzen den errepidea jarraitu behar da Gallarturaino.

Han, errepidea utzi eta basoan barneratzen den porlanezko bidea hartu behar da. Aldapan gora egiten du etengabe, baina malda eramangarriarekin.

Bide honek Areatzatik igotzen den bidera ematen du, Pagomakurrera iristeko kilometro bat inguru falta delarik. Pagomakurren iturri bat aurkituko dugu.

Porlanezko bidea hartxintxarrezko bide bihurtzen da, eta maldan gora egiten du laster, lehen baino aldapa gogorragoarekin, Arraba izenaz ezagutzen den lautada zabalera iritsi arte.

Arraba ekialdeko ertzetik zeharkatu behar da, zuhaitz lerroa jarraitzen duen bidetik. Bideak Gatzarrietaren ekialdeko mageletik jarraitzen du. Tarte hau ez da bizikleta gainean egiteko egokia. Behin tarte hori pasata, pagadira jaisten da, Egiriñaoko aterpearen bila.

Aterpetik, bailaran behera egin behar da, hasieran nekez antzematen den bide batetik, nabarmenagoa den bati elkartzeko laster. Harri askorekin, nahiko hondatuta dago (2021eko abendua) bidea tarte batean.

Bidea Sastegi zelaiguneraino jaisten da, eta Urratxa haitz kaskoa ezkerrean utzita, Gorosteta eta Ipargortaren hegoaldeko magaletik igotzen da, ipar isurialdera igarotzeko aukera ematen duen gain bateraino. Ibilbideko punturik garaiena da hau.

Oso aldapatsua den jaitsiera batek, aurrena Austingarmin lepora eramango gaitu, eta Belastegitik barrena Ibarraraino gero.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
Egiriñao.gpx 161.54 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi