Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3 orduko iraupena.
Ibilaldia Ermuako herrian bertan abiatzen da. Nik Osasun-etxearen inguruan aparkatu nuen, eta hortik gora ekin Elorreta bideari jarraituz. Herritik irten eta berehala lehen bihurgunean senda bat hartuko dugu ezkerretara. Hemen Artarrai aldera daraman senda estu eta maldatsu bat abiatzen da, ez du aparteko arazorik, senda estua da baina garbi dago.
Ordu erdi eskas batean Artarrai (406m) tontor eta postontzira iritsiko gara, gero sendari jarraituko diogu Artaluz (514m) tontorrerantz, tontor honek ez du postontzirik, bertara iristeko azken tartea malda handi samarrekoa da. Aurrera jarraituko dugu eta Elorretagoikoa baserriaren ondora irtengo gara, errepidea ere bertaraino iristen da.
Azkenik Urko mendiaren tontorrera igotzeko zatia gelditzen zaigu, 300 metro inguruko desnibela. Baserria pasa eta hurrengo bidegurutzean eskumara hartu behar da, hemen gorako bide pare bat aurkitu ditugu, bietako edozeinek darama Urkora, honela Ameztiburuko otadian sartuko gara azken malda gogorra igotzeko, eta Urko (795m) tontorrera iristeko. Ibilaldia apur bat luzatzeko asmoz, ni Ixuako lepora jeitsi nintzen, hemen ere senda estuari jarraituz, eta han itzulia eman eta berriro igo nintzen Urko (795m) tontorrera. 2 orduko ibilbidea osatuz.
Ermuara itzultzeko bide bezala, lehenik mendebalderantz jeitsi nintzen Auntzarte lepora eta hemen ezkerretara hartu igoeran pasa dugun Elorretagoikoa baserrira zuzenean eramango gaituen bidetik jeisteko. Hemendik behera igoerako senda estua erabili beharrean, errepidea hartu nuen eta Ermua herrirainok jarraitu.
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig