Otsabio handiari Hegoekialdetik eusten dion bizkar luzeko tontorrik garaiena da Laparmendirena, Otsabio bera baino dozena bat metro gehiago baino ez bada ere. Bizkar horretan karaitza da nagusi, karaitz zuri, zorrotz eta gupidagabea. Baina gorabehera txikia da eta neke handirik gabe zeharkatu daiteke Otsabiotik hasi eta Nafarroako mugatik gertu gelditzen den Añiko gaineraino, ehiza postuen zerrendari jarraituz. Mendiaren HEko hegia urratzen ari den arrobi erraldoi batek hondatzen du tamalez paisaia. Tontorrean, karst eremu zuriaren karaitzari lotuta, burdinazko gurutze zaharra, txartelontzi bat eta ikuspegi zabala. Oso ederra da Altzotik abiatu eta Otsabiora igota bizkar gehiena zeharkatuz Laparmenditik pasatzen den PR GI-113 ibilbidea, arrobiaren gainaldeko artadia zeharkatuz itzultzen dena herrira.
Oso gertu (< 1.000 m)
PAGOAUNDI tumulua (726 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Otsabio eta Laparmendi Altzotik (PR GI-113) | Altzo | 800 m | inaxio |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig