Skip to main content

Saldropo-Gorbeia ibilbidea

Xabiaram·k

2020/11/07 - 09:25

Powered by Wikiloc
Abiapuntua
Saldropo
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
1253 m
Eskema
Saldropo-Atxuri-Arimekorta-Gatzarrieta-ARRANBALTZA 1245m-Gorbeia-Altamiñape-Arralde-Saldropo
Luzera
20.00 km
Iraupena
8 ordu
Lurraldea

(2020-09-16)

Egun pasako mendi ibilaldia Gorbeiako mendialdean.

4 orduko igoera + atsedenaldia + 3 orduko jeitsiera.

Txangoa Saldropoko hezeguneko atseden-lekuan abiatzen da. Aparkaleku zabala dago bertan autoak uzteko.

Hasteko Atxuri alderako bidea hartuko dugu hartxintxarrezko pistatik. Tarte lau baten ondoren aldapa handitzen joango zaigu basoan zehar, atajo batzuk ere hartu ahalko ditugu bidean eta Aitxuriko igoeran sartuko gara bete-betean. Bidezidor estu eta maldatsu batek eramango gaitu izen bereko lepora, hemendik tontorrera berehala iritsiko gara.

Bigarren zatia gainaldetik Arimekorta tontorrerantz joz hasiko dugu, hemen ez dago maldarik ia, mendiko zelaigunean zehar joango gara. Tontortxora helduko gara, postontzia ere baduena, eta Aginaldeko hagina ikustera pasako gara, gero Zenigorta aldera jarraitzeko, zelaian eta pagadian egingo dugu honako bidea. Hemendik Zastegiko lepora eramango gaituen senda hartu behar da, zeharbide bat da malda handirik gabea, honela Gatzarrieta (1181m) mendi tontorrera egitera hurbilduko gara. Bertatik ikuspegi paregabea izango dugu Arrabako landara begira eta baita Gorbeia aldera.

Orain zati madatsuena gelditzen zaigu, ia 500 metroko desnibela Gorbeiako tontorreraino, Arranbaltza (1253m) aldetiko igoeratik. Zastegiko bordara jeitsiko gara lehenik eta bertatik esandako senda jarraituko dugu.

Bi zati ditu igoerak lehena Arranbaltzara malda zuti samarrean tontor harkaiztsu batera iritsi arte eta bigarrena Gorbeia (1482m) tontorrera zelai zabalean gora gain belarditsura iritsi arte. Bertan postontzia, erpin geodesikoa eta gurutze dorre handi bat aurkituko ditugu.

Toki ezinhobea zerbait jan eta atsedena hartzeko lau orduko bidearen ondoren.

Bazkalondoren itzulera bideari ekingo diogu. Hau Bedargogor aldetik egingo dugu, leku zinez polita hau, Gorbeia mendiko alde harkaiztsuena dena.

Honetarako tontorretik ekialderantz jeitsiko gara, 1400m. inguruan bidegurutze bat dago, Araba aldera doazen bidezidorrak eta guk hartuko duguna bereizten dituena. Honela harkaiztegian barrena sartuko gara Dulaoko sendarekin bat egin arte, behin hemen ipar-mendebalderantz jarraituko dugu mendiaren hegaletik. Dulaoko Atxaren parean, eskumara (ipar-eki) hartuko dugu Altamiñape aldera doan sendara iritsi arte, eta hemen ipar-mendebaldera egingo dugu berriro.

Zeharkaldi luze samarra da denera baina iturri fresko bat ere topatuko dugu bideko azken tarte honetan. Orain Altamiñapeko babeslekuetan zehar pasako gara Arimekortapeko aldera, hemen zuhaitz bikain batzuk ere ikusi ahalko ditugu, hagina eta lizarra adibidez.

Itzuleraren bigarren zatian Arralde (945m) puntarainoko bidea egingo dugu mendilerroari jarraiki Atxuriko magaletik, hortik Saldropora jeisteko Bastelarra lepoko basoko pista zabal batetik.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi