Eguzkiko Muinoan hasi eta Leitza iparraldetik ixten duen mendikatetxoa Arramia mendian amaitzen da, Leitzarango sakanaren gainean. Gain erakargarria dugu Arramia, pago eta haritzen baso batek erabat estalia, baina harrizko gailur panoramiko samar batekin. Hariztian, bidexka ugari daude, baina gehienak ixten ari dira, eta uda sasoian iratzeek eta sasiek oztopatu eginen digute bidea. Pagadian, berriz, pendiz gogorra izanen da zailtasuna. Txangoa motz gertatuz gero, hurbileko Biuztain gaina izanen dugu eskura, baita Eguzkiko Muinorako kate osoa ere.
Komentariorik ez..
Near targets
23097 tumulua (36 m.ra) · ARRAMIAKO LEPOA trikuharria (357 m.ra) · JENTILLEN ARROBIE trikuharria (396 m.ra) · LOSARROBIETA trikuharria (511 m.ra) · IRUSO 3 trikuharria (651 m.ra) · IRUSO 4 trikuharria (799 m.ra) · IRUSO 1 (Iturri) trikuharria (821 m.ra) · IRUSO 2 trikuharria (843 m.ra) · BIUZTAIN tumulua (925 m.ra) · BIUZTAIN trikuharria (957 m.ra) · IRUSO zutarria (964 m.ra) ·