Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Ibilbide honek Samiñora igotzeko erarik xamurrenetariko bat eskaintzen du, xamurrena agian.
Azkoititik abiatuta, garai bateko Urolako trenbideko bide berdea jarraitzen du Aginagara igotzen den bidearen hasierara arte. Aginagatik gora, nahiko eramangarria eta erraza den igoera batek Oleta aterpera eramaten du. Mendi bizkarra jarraitu behar da, Samiñora gerturatzeko. Bide nagusia ez da tontorretik pasatzen, izan ere mendebaldetik inguratzen baitu. Tontorrera iristen den bidea hartzeko langa bat gainditu behar da, eta azken malda igo.
Jaisteko, aipatutako langara itzultzea da aukerarik errazena. Baina hemen jaso dudan arrastoa hartzerakoan iparraldeko bizkarretik jo genuen. Gurutzeta deitzen den iparraldeko tontorrera erraz heltzen da. Handik behera, hasieran zailtasun aipagarririk gabe jaisten da, baina bidezidor arrastoak lausotu egiten dira, eta gero eta zailagoa bihurtzen da bizkarretik jarraitzea. Zenbait alanbre-hesiren gainetik pasa ondoren, Samiñoko tontorra mendebaldetik inguratzen duen bidera irten ginen. Handik behera ez dago inungo zailtasunik, eta laster batean iristen da Azkoitira.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Samiño.gpx | 119.54 KB |
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig