Aralar hegoaldean malkarrak eta baso trinkoak tartekatzen dira, eta bidetik ateratzeak askotan galbidera eramaten du. Beharrik, zonalde honetako bide zaharrek bizirik diraute, eta beti ikusiko ditugu mendizaleak gora eta behera. Laba gainera joateko Lakontzako Pertzaren bidea hartuko dugu Arruazun, baina bide eder hori utzi eta berehala, lapiaz deserosoek eta landaretzak elkar hartuko dute gure ahaleginak zapuzteko. Saria, ohi bezala, inork gutxik zapaldutako gailur batera iristean hartuko dugu.
Ez da gailurrean txartelontzi edo beste seinale berezirik, eta bide arrasto nabarmenik ere ez, baina ingurune zakar xamarra izanagatik ibili daiteke, arreta jarri eta sastraka eta karaitzezko malkar zailenak saihestuz, goiko larreetara igotzen diren bideetara itzultzeko. Tontorretik gertu alambre hesi bat ikus daiteke, Lakuntza eta Uharte Arakil udalerrien arteko muga erakusten duena.. Saldisgain tontorra gertu eta nahiko egoki gelditzen da ibilbidea osatzeko, nahiz eta bien arteko bidea malkartsua eta nahasi xamarra izan.
Abiatzeko leku egokia da Arruazu aldeko San Sebastian ermita, bada bertan autoren bat edo beste aparkatzeko lekua.
Oso gertu (< 1.000 m)
Saldisgain mendia (837 m.) · San Sebastian eraikina (914 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig