Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Brinkola herritxotik aurrera jarraituko dugu autoz, Barrendiola urtegiraino eta urtegiaren horma ondoan aparkatuko (544 m.). Horma zeharkatu gabe, urtegia ainguratzen duen pistatik abiatuko gara, urtegia eskuinetara dugula, 5/6 minutura, pista hau utzi eta ezkerretara gorantz doan bidea hartuko dugu. Bidea erosoa da eta eta hegoalderanzko norabidea jarraituko du 50 bat minutuz eraikin txiki bateraino (780 m.). Hemen erne. Eskuinetara gorantz eta ustez bide nagusia dena utzi eta eraikinaren atzealdetik ezkerretara eta maldarik gabeko bide zidor bat hartu behar da. Hemendik aurrera marra zuri/horiak daude eta esan bezala maldarik ia ez. (Ur hornidurarako lur azpitik tuboak daudela edo egon zirela ematen du). Bide honetatik 20 bat minutu eginda (ekialderantz), beste aldetik (ekialdetik) datorren bide batekin egingo dugu topo (825 m.). Orain bideak hego alderantz biratuko du eta maldan gora joko du. Beste 10 minutu pasatxo eginda, bideak orain eskuinetara iparralderantz biratuko du. Pixka bat geroxeago mendebalderantz eta borda batzuetaraino iritsiko gara (1.120 m.). Ordu laurdeneko kontua da Biozkorna lepora iristea (1.194 m., 2:30 atera garela)
Orain ipar-mendebalderantz gora joko dugu, aurreneko tontorraren bila. Arriurdin 1.268 m. Nora bide berean gandorretik jarraituz, kilometro pasatxo aurrerago dagoen Arkaitz (1.312 m.) tontorrerantz, igoera/jaitsiera batzuk tartean eta norberak biderik egokiena aukeratzen. Halaxe, 30 bat minutu kostatuko zaigu.
Norabide berean, aurrean hurrengo tontorra, Buetraitz (1.319m.) ikusiko dugu. Baina tartean lepoa dago eta 100 metrotik gora jaitsi behar da. Berriro gorantz, eta lehen ere ikusi ditugun marra hori batzuk jarraituz, Buetraitzen ekialdetik igoko gara.
Hemen gaudenez gero, norabide berean 800 bat metro aurrerago dagoen Aloñako gurutzeraino joango gara.
Berriro Biozkornarantz, gandorra baino ia 100 metro beheragotik belarditik, abereek ibilian egindako bidexkak jarraituz. Arkaitzen parera iristean, honen harritza malkartsua zeharkatzea ekidin nahian, beste 100 metro jaitsi beharko dugu eta gero pinadi txiki baten ezkerretik gorantz, Burgolaitz parajeko bordatara. Beti norabide bera jarraituz (hego-ekialderantz) bide zidor batetik, Biozkornara iritsiko gara.
Orain Brinkolara jaisteko, ezkerretara beherantz (ipar aldera), Kataberako meategi ondotik. Aurreraxeago, bideak eskuinetara egiten du (ipar ekialderantz). Ordu bete eta 15/20 minutura lepo batera iritsiko gara (640 m.). Hemen eskubitara jo (ekialderantz) eta laster urtegira jaitsi eta urtegia eskuinetara dugula jarraituz, bere hormara iritsiko gara. Lepotik 20 minutu
Eranskina | Tamaina |
---|---|
alona_brinkolatik.gpx | 0 byte |
alona_brinkolatik.trk | 0 byte |
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig