Pagoagalarre mendia

inaxio·k

2019/03/29 - 20:30

Pagoagalarre, tontorra
Pagoagalarre, tontorra ©inaxio (20190323)
290 klik
Altuera:341 m
Beste izenak: Pagolarre
Mendialdea:Bianditz
Abiapuntuak:
  • Ergoien
  • Karrika
Lurraldea:Oiartzun

Ez da mendi handia baina bai harroa, Ergoien aldetik begiratuta batez ere. Muino harritsu pare bat nabarmentzen da gainean, elkarrengandik oso gertu. Horietako bat, apalena, antenaduna da; bestea metro batzuk garaiagoa da, baina ez dauka marka bereizgarririk ez eta txartelontzirik. Izan ere otadia gailenduta egon da azken aldian tontor hauen inguruetan eta horrek ez ditu mendizale asko erakarri. Nolanahi aitzakia polita da Karrika eta Ergoien aldeko bazterrak ezagutzeko. Arritxurieta nahiko gertu eta egoki gelditzen da ibilbidea osatu nahi izanez gero.

Komentariorik ez..

Near targets

Txarondo errota (464 m.ra) · Olaberria burdinola (624 m.ra) · ARRITXURIETA harrespila (783 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints