Urraulgoiti ibar nahiko despopulatua izanik, badira biztanleei nola edo hala eusten dieten herriak, batez ere errepide nagusian daudenak. Baina mendietako herrixkek aspaldi galdu zituzten beren biztanle guztiak. Egun, hala ere, badirudi mugimendu pixka bat sumatzen dela Aizkurgi edo Ezkaniz bezalako herrietan. Mendi magaletan egonik eta pistak bakarrik edukita komunikabide gisa, erronka ez da txikia izanen.
Aizkurgi/Monte Pequeño eta Iralkatz gainak aitzakia hartuta, inguru bakarti hauek bisitatuko ditugu, Ekuren dotoreraino luza genezakeen txango batean, astia eta gogoa izanez gero.
Oso gertu (< 1.000 m)
San Julian eliza (758 m.) · San Servando eliza (844 m.) ·
Ibilbideak
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Ezkanitz herria.
mou·k bidalia 2019·ko Uztailaren 11·an - 10:33etan·an
kaixo mendizaleok.
Herenegun (2019-07-06) izan nintzen bertan eta Ezkanitz herritik abiatuta bide batetik beherantza hegoaldeko norantzan eta errekastoan egonda, ahal den lekutik erreka gurutzatu eta galsorotik gora abiatu, basorantz hegoaldeko norantzan beti, ondoren txarrantxa gurutzatu eta basoa berehala gurutzatuko duzue arazorik gabe eta gainaldera iritsiko zarete eta hortik tontorrera.
Bueltan Ezkanitz herrira iritsita, bertan bizi den aitona zegoen eta berarekin solasean egonda, bera bakarrik bizi da bertan herriko etxe dotore bakarrean, eliza eta beste etxe pareak abandonatuak daude, bertan jaiotakoa dela eta gustura dagoela zioen.
Besterik gabe ongi izan.