Rakas eta Zerrenkano ibarren artean, mendisoka luze eta estu bat zabaltzen da iparretik hegoaldera. Mendi bakartiak dira, oihantsuak eta batzuetan deserosoak: antzinako bideak galtzen joan dira, eta mendizaleek interes handirik azaltzen ez dutenez, ehiztariak dira xendrak pixka bat garbitzeaz arduratu direnak.
Aizpurgi herritik abiatuta, Rakas herrixka despopulatura iritsi beharko dugu. Han, lehen etxearen paretik hasten den bide zaharra hartuko dugu, hego-mendebalderantz igoko gaituena. Bideak lepo bateraino eramanen gaitu. Orain gainaldea zeharkatzen dituzten xendrak bilatu beharko ditugu, betiere ez galtzeko kontuz: bidetik ateratzeak sari ez oso atsegina edukiko du: sasietan harrapaturik geldituko gara. Gailurrak ez du ikuspegi zabalik, baina toki polita da, pinuz eta ezpelez inguraturiko garbigune atsegin bat.
Oso gertu (< 1.000 m)
Santa Luzia eraikina (939 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig