Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Añelarra mendira ibilaldia Kontiendatik.
Txangoa Kontiendako Eski Estazioko aparkalekutik abiatzen da (1680m),
http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92373.jpg
eta lehen zatia eski pistetatik bertatik egiten da Kontiendako putzuraino (30min.) ekialderako norabidean.
http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92372.jpg
Putzu honetan bertan hego-mendebalderako norabidea hartzen dugu eta horri jarraitzen diogu 1900m. inguruko garaiera iritsi arte (30 min.)
Hemen ekialderako norabidea hartzen dugu eta hori jarraituko dugu tontorreraino (2.360m), Añelarrako bizkar luzean zehar (2 ordu).
Larrako ikuspegi ederrak izango ditugu, eta baita Ukerdi eta HEM-renak ere.
http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92368.jpg
Tontorrean zerbait jan eta atsedena hartu ondoren, beherako bidea hartu behar da.
Nik lehen zatia toki beretik egin nuen baina 2.000 metrora jeitsitakoan ipar-ekialderako bidea hartu nuen Pescamou-ko Lepoara, bideska marka oriz adierazita dago eta bide entretenigarria da ibiltzeko, GPS aztarna ere gehitzen dut jarraitzeko. Behin lepora iritsita Arlas mendia igo dezakegu http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92433.jpg
edo zuzenan jeitsi Kontiendako Putzuara (2 ordu eta 30 min. jeitsiera guztia). Txango nahikoa erraza da, ez da desnibel handiegirik gainditu behar eta bidea ere ez da txarra.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Longa-eta-anelarra-mendiak.gpx | 122.77 KB |
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig