Arantzazuko aparkalekutik abiatzen da ibilbidea.
Hemen autoa utzi eta Urkullu errekara daramaten eskailerak jeitsi behar dira, behin behean pista zabala jarraitzen da Lopitzengo Haitzako bidegurutzerainok, hemen eskuinera hartu behar da eta aurrera esandako haitzari buelta eman arte, hemendik aurrera Gallerdiko pagadian gora sartu behar gara, igoera aldapatsu bat dugu Gallerdiko tumuloa dagoen atsendengunera iritsi arte, behin hau pasatakoan gorantz jarraitu behar da Artasoko trikuharrira dagoen pagadira iritsi arte, hemendik aurrera azken aldapa gogor samar baina laburra gelditzen zaigu Artasoko Lepora iritsi arte, hemen beste trikuharri bat ikusi daiteke, "Gainlabur" izenekoa, behin lepoan mendebalderantz hartu behar da eta 'Keixtui Gaina', 'Gaboño/Artia' eta 'Sekillaga' tontorrak segidan bata bestearen ondoren igo. Honekin lehen zatia egina dugu, ondoren jeitsiera gelditzen zaigu: Sekillaga eta Burgamendi mendien arteko lepoan abiatzen da beherako bidea, bideska ona eta ibiltzeko ederra dago pagadian behera Artiako Txabolara daraman aintzinako galtzadan zehar, hemendik behera jarraituz San Juan Artiako aterpea izan zenaren hondarretara iritsiko gara, honi buelta ematen dion sendari jarraitu eta Aizkorbe errekara jeitsi eta pasa behar da. Behin hemen Parke Naturaletik irtetzen gara une batez Araotzko baserri inguru bat igaro arte eta Arantzazu errekara iritsiko gara, hemenedik aparkalekura daraman bideska jarraitzea besterik ez zaigu gelditzen ibilaldia amaitzeko.
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig