Hernioren bizkar luzeari IEtik eusten dioten bigarren mailako mendi horietako bat da Endaizburu, Irumugarrietako Harkaitza bezala. Gailurrean bi muino bereizten dira, bata bestetik 100 bat metrora, apenas gora-beherarik gabeko lepo batez lotuak. Bata, HMkoa, larre eremu zabal batez osatuta dago eta irekia da (-2.13262756, 43.1711970, 731 m.), ikusmira zabalekoa; bestea, IEkoa, karaitzezko eremu zakar batek osatzen du eta basoak eta sasiak estaltzen dute. Bigarren honetan dago gailurreko gunerik gorena, baina metroren bat edo besteren aldea besterik ez dago bien artean. Ez da txartelontzirik ageri bertan (2017ko urtarrila), baina bai hura jartzeko leku egokia, basoak IEan uzten duen gune ireki batean datzan harkaitz batean.Bertara abiatzeko leku egokiena Alkiza da, bai baitira zenbait bidezidor handik abiatu eta Itzulegi aldean, bere Hegoaldeko hegian biltzen direnak. Ibilbide luzeago bat osatu nahi izanez gero, Irumugarrietako Harkaitza nahiz Ernio aldeko gainak (Aizpel, Uraitz, Hernio, Herniozabal ) gertu eta nahiko egoki gelditzen dira.
Oso gertu (< 1.000 m)
ITXURAIN tumulua (380 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig